(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzako elikagaien industriak teknologia berrian eta berrikuntzan egindako 470,9 milioi euroko inbertsio proiektuak aurkeztu zituen 2006an, aurrekontu-ekitaldi bakar batean aurkeztutako kopururik handiena dena astelehena, 2007.eko apirilak 30

Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien industriak teknologia berrian eta modernizazio proiektuetan egindako 470,9 milioi euroko inbertsio proiektuak aurkeztu zituen 2006. urtean. Sektore honetako aurrekontu-ekitaldi bakar batean inbertsio proiektuetan aurkeztutako kopururik handiena da. Bestalde, Nafarroako Gobernuak 86,1 milioi euroekin lagundu zuen, kooperatibei eta ekimen pribatuei emandako laguntza publikoekin.


Hala, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak 2006an entregatutako diru-laguntzen bolumena 2000-2006 aldirako esleitutakoaren %45,5a izan zen. Guztira, 190 milioi euroko laguntza publikoak eman zituen, nekazaritzako elikagaien sektorean 1.025 milioi euroko inbertsioa egiteko.


Kooperatibei dagokienez, enpresa hauek egindako inbertsioek %29,5eko batez besteko laguntza jasi dute, aurreikusitako inbertsio osotik. Arlo honen barruan, gehien inbertitu duen azpisektorea upeltegi kooperatibena izan da, 2000-2006 aldian kooperatibei emandako laguntza osoaren %40rekin. Hauen atzetik, inbertsio txikiagoarekin, honakoak izan dira: haragikien kooperatibak, %21ekin; fruitu eta bazkarienak, %18rekin; zereal eta irinenak, %18rekin. Laguntza jaso duten espediente kopuruari dagokionez, ardo eta alkoholen sektorean, 102 espedientek jaso dute, eta atzetik geratu dira: zerealen eta irinen sektorea (68 espediente), edo fruitu eta barazkiena (50 espediente).


Nekazaritzako elikagaien industri pribatuek batez beste %16,8ko laguntza publikoak jaso dituzte, eta nabarmendu behar da fruitu eta barazkien azpisektorea, inbertsio pribatuen %37rekin; izan ere, ardo eta alkoholen azpisektorearen (%28) eta inbertsio pribatu osoaren %10 gainditzen ez duten bestelako azpisektoreen aurretik geratu baita, hala nola: haragikiak, %9; zerealak eta irinak, %6; aurrez prestatutakoak, %5. Laguntza jaso duten espediente kopuruari dagokionez, fruitu eta barazkien sektorea (197 espediente) nabarmendu behar da beste sektoreen gainetik; hala nola ardo eta alkoholena (124 espediente) eta haragikiena (117 espediente).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa