(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdietarako Agentziak Uretako Erreskate Taldea indartu du, 12 plaza berrirako deialdia egin eta gero astelehena, 2007.eko apirilak 30

Nafarroako Larrialdietarako Agentziak barne prozesurako deialdia egin du Suhiltzaileen Zerbitzurako, Uretako Erreskate Taldeko 12 kide berri hautatzeko; izan ere, gaur egun, 14 baino ez daude. Halaber, sarjentuaren mailara igotzeko abian jarritako hautaketa-prozesuan, eskainitako plazetako bat izango da taldeko burua izendatzeko.


Uretako Erreskate Taldearen irudia, Beriainen, Morea Urmaelean egindako praktiketan. ( irudia handitu )

Bi neurri hauekin, Nafarroako Gobernuaren asmoa da Uretako Erreskate Taldea indartzea, gaur egungo langile kopurua bikoizteko. Hala, urpean igeri egiteko segurtasunari buruzko arautegiaren arabera, egunero lau suhiltzaile-urpekari egongo da, gutxienez.


Uretako Erreskate Taldeak iaz 16 aldiz jardun behar izan zuen urtegi, ibai, urmael edo putzuetan. Gainera, hilera, entrenatzeko jarduera edo maniobra abt egin zuen. Oro har, pertsonak erreskatatzeko deitzen diote, baina babes zibilerako edo poliziaren ikerketak egiteko ere eskaintzen dute zerbitzua (azken hilabeteetan urez betetzeko arriskua duten ibilguetan enborrak kentzeko, eta delitugile batek ibaira botatako arma bilatzeko deitu diote …).


Aurten, parte hartutako bilaketen artean honakoak nabarmendu behar dira: Tuteran, Ebro ibaira jausitako gizon baten bilaketa; trafiko-istripu batean, Arga ibaireni bilgura jausitako haurraren bilaketa, Larragan, edo Erriberako urmaelean istripu izandako bi ehiztarien gorpuen erreskatea.


Suhiltzaile-urpekari berriak hautatzeko prozesua


Nafarroako Larrialdietarako Agentziak eskainitako plaza hauek betetzeko aukera ondorengoek izan dezakete: gutxienez, urtebeteko antzinatasuna, urpekariaren titulazioa eta federazioaren lizentzia edo indarreko asegurua duten suhiltzaileek, edo Suhiltzaileen Zerbitzuko kaboek.


Hautaketa-prozesuan merituak baloratzeko fasea ere egongo da, non urpekaritzako titulazioak edo ziurtagiriak (30 puntu arte), urpekaritzako espezialitateak (urpeko ebaketa eta soldadura, gaueko urpekaritza, kobetako urpekaritza…(10 puntu arte), ontziak erabiltzeko titulazioak (20 puntu arte), eta zerbitzuko antzinatasuna (5 puntu arte) kontuan hartuko baitira.


Jarraian, izangaiek estresarekiko tolerantziaren inguruko kanporaketa-proba bat gainditu beharko dute. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuaren teknikariek egingo dute.


Azkenik, Uretako Erreskate Taldean sartu nahi dutenek beste bi proba gainditu beharko dituzte: bata teorikoa (test moduko galdeketa, eta urperatzearen inguruko bi problema garatzea); bestea, praktikoa. Kasu honetan, igeriketa probak gainditu beharko dituzte, hegatsekin nahiz gabe, salbamenduko probak, flotazioa, apnea dinamikoa, eta urpeko ekipamenduaren erabileraren inguruko probak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa