(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2010erako Nafarroako Energia Plana onartu du asteazkena, 2007.eko maiatzak 2

Nafarroako Gobernuak 2010erako Nafarroako Energia Plana onartzea erabaki du gaurko saioan. Planak, 1.823,82 milioi euroko inbertsioa izango du proposatutako helburu energetiko eta sozio-ekonomikoak lortzeko. Plana sustatzeko eta garatzeko, Foru Gobernuak 199,76 milioi euro bideratuko ditu, beharrezkoa den inbertsio osoaren %11a, alegia.


Helburu energetikoen artean ondorengoak nabarmendu behar dira: nork bere burua hornitzen laguntzea, hartarako, Nafarroako baliabide energetiko berriztagarriak erabiliz; gizartean aurreztea ,eta energiaren erabilera eraginkorra sustatzea; hornidura elektriko seguru eta kalitatekoa lortzea; Espainiako "mix energetikoaren" hobekuntzan laguntzea, Kiotoko protokoloaren konpromisoak betetzeko; eta plangintza energetikoa garapen iraunkor eta hazkunde sozio-ekonomikoarekin bateragarri egitea.


Bestalde, Planaren helburu sozio-ekonomikoak hauek dira: Nafarroak berriztagarrietan duen nagusitasuna indartzea; Nafarroako Berriztagarrien Klusterra garatzea (enpresa-lankidetzarako sarea); arlo horretan enpresa berriak eta enpleguak sor daitezen sustatzea; eta teknologia-garapena bultzatzea hidrogenoaren arloan bektore energetiko gisa.


Hori horrela, lehenengoz Ingurumeneko Ebaluazio Estrategikoa izan behar duen Nafarroako Energia Plan honen ardatz estrategikoak hauek dira: berriztagarrien garapen estrategiako; energi iturrien dibertsifikazioa; aurrezki plana eta eraginkortasun energetikoa; gasa eta elektrizitatea garraiatzeko sareen plangintza; eta ingurumena eta iraunkortasuna.


Aurretik adierazi denez, 2010erako Nafarroako Energia Planak 1.823,82 milioi euroko aurrekontua izango du, eta horietatik, Nafarroako Gobernuak 199,76 milioi euro emango ditu, et abeste 41,1 milioi, laguntza publikoak izango dira.


Inbertsioen %43,9a, energia berriztagarriak sustatzeko bideratuko dira; %22,5, energia aurrezteko eta erabilera eraginkorra egiteko; %19,3, ohiko energia sortzeko; eta gainerako %14,2, azpiegituretarako.


Kontsumo energetikoari dagokionez, Planak aurreikusten du Nafarroak, kontsumitzen duen energiaren %230 sortuko duela 2010. urtean. Hortaz, bere kontsumoaren halako 1,3 den kopurua esportatuko du. Ziklo bateratuko zentralek (%62) eta eolikoek (%24) bilduko dute sortze elektrikoa aipatutako 2010. urtean.


Hala, Planari esker, Europar Batasunak 2010erako energia berriztagarrien arloan ezarritako helburuak bete eta gaindituko dira. Energia berriztagarriekin sortutako lehen mailako energia kontsumoari dagokionez, EBren helburua da %12,1era (Nafarroak aurreikusten du %14,7ra heltzea); sortzeko elektrikoari dagokionez, EBren helburua %29,4koa izatea da (Nafarroan %75,3koa izango da); eta bioerregaien erabilerari dagokionez, EBren helburua %5,75ekoa izatea da (Nafarroak %6,05ekoa lortu du).


Ingurumenaren arloan, 2010erako Energia Planak aurreikusten du energia aurreztea, eta horri esker, atmosferara egiten diren CO² isurpenak 33,72 milioi tonatan murriztuko dira. Eraginkortasun energetikoari dagokionez, txostenak nabarmendu du ziklo bateratuko zentralek petrolio termikokoek baino %30 CO² gutxiago isurtzen dutela, eta ikatz zentralek baino %50 gutxiago, sortutako energia unitateko. Gainera, ingurumen arrazoiak direla-eta parke eoliko gehiago ezarri ezin denez (bakarrik parke esperimentalak ezarri ahali zango dira), aurreikusten da potentzia eolikoa handitzea repowering-ekin (errota zaharren ordez berriak jartzea).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa