(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak saioak telematikoki kudeatuko ditu gaurtik aurrera astelehena, 2007.eko maiatzak 7

Espainian aitzindaria den modernizazio-ekimena da


Nafarroako Gobernuak gaur jarri du abian "Quorum" proiektua. Programa informatiko horren bidez, Gobernuak astero egiten dituen saioak modu telematikoan garatuko dira osorik.


Horrela, Foru Erkidegoa Gobernuko Saioak "paperik gabe" prestatu eta egiten dituen Espainiako lehen eskualdea da, WiFi sare baten bidez eta TabletPC baliabideekin presidentearentzat eta kontseilarientzat.


Labur esanda, sistema telematiko berriak honela funtzionatzen du:


- asteartero, Gobernuko sail bakoitzeko idazkari nagusi teknikoak aplikazioan sartu behar ditu Nafarroako Gobernuak hurrengo astean aztertu edo onetsi beharreko gaien zerrenda. Gai bakoitzak karpeta birtual bat sortzen du, eta horretan, modu digitalean, horri buruzko dokumentazio guztia sartzen da, besteak beste, txosten teknikoak, juridikoak, ekonomikoak, lege-testuak… Aplikazioak gaiak hierarkiaren arabera bereizten ditu: foru-legearen proiektuak, foru-dekretuak, Gobernuaren akordioak…


- ostegunero, Idazkari Nagusi Teknikoen Koordinazio Batzordea biltzen da, Presidentzia, Justizia eta Barne Arazoetako kontseilariaren zuzendaritzapean –Gobernu-idazkari ere esaten zaio–. Sail bakoitzak proposatutako gaiak aztertu eta ontzat eman edo berrikusteko uzten dira (dokumentazio gehiago, akats formalak edo prozesalak zuzentzea…), legearen eta teknikaren ikuspegitik Nafarroako Gobernuak eztabaidatzeko prest daudenak. Horretarako, nahikoa da programan klik bakarra egitea.


- ostegunetik Gobernuaren bilera hasi arte (normalean, astelehenean, 9etan), eta behin koordinazioko zeregin tekniko eta legezkoa amaituta, Nafarroako Gobernuak aztertu beharreko gaiak presidenteak, kontseilariek eta horiek baimendutako pertsonek azter ditzakete. Era berean, gaiak irekita edo itxita egon daitezke, eta, beraz, posible da astelehena arte dokumentazio gehiago gehitzea.


- astelehenero, 9etan, Nafarroako Gobernua bildu egiten da eta Sailek proposatutako gaiak aztertu, eztabaidatu eta, hala bada, onesten ditu. Presidenteak eta kontseilariek gai bakoitzari buruzko informazio guztia TabletPC-an dute, eta on-line kontsultatu dezakete. Gobernu-idazkariak, sisteman bertan, Gobernuak adostutako gaiak ontzat ematen ditu, zehaztutako hobekuntzak edo aldaketak sartzen ditu, edo zuzentzeko edo zabaltzeko uzten ditu, Gobernuak hala nahi badu. Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak onetsitako lege-testuak eta akordioak modu automatikoan igortzen dira administrazio-unitate eskudunetara, horiek abian jarri edo indarrean jarri ditzaten.


Prozesu osoan, presidenteak, kontseilariek eta idazkari nagusi teknikoek sisteman bertan lan egin dezakete euren bulego eta lantokietatik, baita telelanaren bidez ere.


Abantailak ingurumenean, antolakuntzan eta irudian


Informazio-sistema berriarekin, ekologiari begira konponbide abantailatsua lortu da (paper-kontsumoa gutxituko da, lehen Gobernuaren batzarrak prestatzeko paper asko erabiltzen zelako; gainera, Gobernuko egoitzen arteko paper-karpeten garraioa ere amaituko da); saioetarako lanaren antolakuntza ere hobetu da, eta Nafarroako Gobernuaren akordioak azkarrago betearaziko dira; eta, amaitzeko, Nafarroako Gobernuko kideengana eta gizarte osora Nafarroako Foru Erkidegoko administrazioaren izaera berritzailea hedatuko da.


Ekimen hori Foru Administrazioa Eraldatu eta Modernizatzeko 2002 Planaren barruan dago, Foru Administrazioa aldatu eta eraldatzeko prozesu arranditsu baten barruan. Modu horretan, herritarren eta langile publikoen eskariei erantzun nahi zaie, irisgarritasuna, kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia irizpideak oinarri hartuta.


Proiektua Presidentziako Zuzendaritza Nagusiak garatu du, Informazioaren Sozietateko Zuzendaritza Nagusiarekin eta Tracasa enpresa publikoarekin lankidetzan. Deloitte aholkularitzak eta Consultoría y Comunicaciones (CyC) Nafarroako enpresak laguntza teknikoa eman dute.

Dokumentazioa:
"Quorum"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa