(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Campoy kontseilariak "Zentro Bikaina" aitorpena eman die Nafarroako 18 instituturi ostirala, 2007.eko maiatzak 11

Luis Campoy Zueco Hezkuntza kontseilariak, gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, "Zentro Bikaina" aitorpena eman die "Kalitatearen Kudeaketa Sistemak" ezartzeko programan parte hartu eta kasuan kasuko auditoretza gainditu duten bigarren hezkuntzako 18 instituturi.


Saritutako institutuetako ordezkariak agintariekin

Saritutako institutuetako ordezkariak eta agintariak.

Sari-banaketan, kontseilariak ondoan izan ditu Fermín Villanueva Ferreras Eskola eta Lanbide Irakaskuntzako zuzendari nagusia eta Pedro González Felipe Eskola Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria.


Legegintzaldi honetako lehentasunezko ildo bati jarraituz, Sailak Kalitatearen Kudeaketa Sistemak zabaltzeko programa ezarri du ikasturte honetan Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza-zentro publikoetan. Horren aurretik, lan-ibilbide luzea eta trebakuntza-esperientzia zabala zuten bigarren hezkuntzako zentro batzuek euren zentroetan ezarritako kudeaketa-sistemaren funtzionamendu ona abalatzeko kanpo ziurtagiriak jasotzeko aukera planteatu zuten, eta ekimen horiek Hezkuntza Sailaren babesa izan dute beti.


Saileko programaren helburua da kalitatearen kudeaketa-programak ezarri nahi dituzten zentroek, kanpo agentzien ziurtagiriak jasoko ez dituztenek, barne aitorpena lortu ahal izatea, eurek eskaintzen duten zerbitzuak antolaketari eta funtzionamenduari begira prozesu estandarizatu eta ebaluatzeko modukoen mapari erantzuten diola ziurtatzeko. Barne aitorpen horien indarraldia hiru ikasturtekoa da, eta aldi horretan, kudeaketa-sistema urtean-urtean ebaluatzen da.


Hona hemen "ZENTRO BIKAINA" aitorpena jaso duten zentroen zerrenda: N1 sarekoak: Toki ona BHI (Bigarren Hezkuntzako Institutua), CIP (Centro Integrado Politécnico) Donapea, Iturrama BHI, IES Navarro Villoslada, IES Plaza de la Cruz, IES Caro Baroja, IES Donibane, IES Politécnico de Tafalla, IES Benjamín de Tudela, CIP ETI, IES Valle del Ebro. N2 sarekoak: IES Ibaialde-FP, IES Basoko, IESO La Paz, CIP Virgen del Camino, IES Ribera del Arga, IES Sierra de Leyre-Sangüesa eta IESO Cerro de la Cruz.


Ekitaldian, Campoy kontseilariak zorionak eman dizkie zuzendaritza-ekipoei, irakasleei eta saritutako institutuen erkidego osoari. Gizarte osoari eskaintzen dioten etengabeko hobekuntza-eginkizun horretan buru-belarri jarraitzeko esan die.


Hezkuntzaren kalitate-zikloak


Kalitatearen kulturak aldaketa handia izan du, gaur egun kalitate osoa edo bikaintasuna esaten zaion egoerara iritsi arte. Ildo horretatik, eta zentroen funtzionamenduan etengabeko hobekuntzaren kudeaketa karakterizatu eta antolatzeko, Hezkuntza Sailak hiru kalitate-ziklo bereizten ditu:


Lehen zikloan, Hezkuntza Sistemaren antolamenduan ezarritako lege-zehaztapenak betetzea eskatzen da. Lehen maila honetan, zentroak hezkuntza-araudiaren arabera planifikatu, antolatu eta funtzionatzea eskatzen da. Zentroen Antolaketa Dokumentua (ZED), Urteko Programazio Orokorra (UPO), Programazio Didaktikoak eta Azken Memoria egiten dira. Maila hau, indarreko arautegian ezarritako moduan, nahitaezkoa da funts publikoekin eutsitako zentro guztientzat, eta kalitate-kontrolerako barne mekanismoak (zuzendaritza-ekipoa) eta kanpo mekanismoak (Ikuskaritza Teknikoaren eta Zerbitzuen Zerbitzua) ditu. Batzuen eta besteen bidez, arau-zehaztapenak betetzen direla bermatzen da.


Bigarren zikloa, lehenengoaren osagarria, Hezkuntza Sailak zentroentzat onetsitako hobekuntza-planen bidez egituratzen da. Plan horien oinarria Sailak ezarritako hobekuntza-arlo eta –xedeak dira, hezkuntza-sistemaren inguruko azterketa eta ebaluazioen emaitzak kontuan hartuta. Hezkuntza-etapa bakoitzerako modu berezian araututa daude, eta zentroek nahitaez bete behar dituzte. Zuzendaritza-ekipoak betearazi eta ebaluatu behar ditu plan horiek, eta Ikuskaritza Teknikoaren eta Zerbitzuen Zerbitzuari dagokio kanpo ebaluazioa egitea.


Oraintsu ezarritako kalitate-kontzeptuarekin bat etorriz, hirugarren zikloan zentroek Kalitatearen Kudeaketa Sistemak (KKS) bereganatzen dituzte, kalitate osoaren edo bikaintasunaren paradigmekin bat datozenak. Sistema horien bidez, lidergoaren kudeaketa, planak, pertsonala, bezeroak eta zentroen emaitzak landu daitezke modu zorrotz, ordenatu eta sistematikoan, eredu edo arau estandarizatuen arabera.


Hirugarren ziklo hau hautazkoa da zentroentzat, eta erronka berria da lehenengo bi zikloetan igurikimenak gainditu dituzten erakundeentzat, ibilbidea eta esperientzia kontuan hartuta kalitate osoaren bidetik kudeatzeko moduan daudenak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa