(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 2008-2011 Plan Teknologikoa aurkeztu da, 228,96 milioi euroko inbertsioarekin astelehena, 2007.eko maiatzak 14

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur arratsaldean Nafarroako 2008-2011 Hirugarren Plan Teknologikoa aurkeztu du. Aipatutako planerako 228,96 milioi euro inbertitu dira eta hura egiteko prozesuan Nafarroako berrikuntza enpresetako 120 ordezkarik eta teknikarik hartu dute parte.


Hirugarren Plan Teknologikoak Nafarroako Gobernuaren ikerketa sustapenari, garapen teknologikoari eta berrikuntzari jarraipena emango dio. Hura 2002-2003 Plan Teknologikoari hasi zen, eta ondoren Nafarroako 2004-2007 Plan Teknologikoarekin jarraitu zen. Izan ere, Hirugarren Planak, bigarrenarekin konparatuta, 87 milioi euro gehiago inbertitu ditu I+G+b esparruko jarduera sustatzen jarraitzeko helburuarekin aurretiko esperientziarik gabeko enpresetan. Hala ere, I+G+b erradikalagoa eta indartsuagoa sortu behar du ere, berrikuntzako sistema erregionalaren esperientziadun egileen artean, I+G+b esparruko lankidetza askotariko agenteen artean gehiago sustatuz.


Sanz Presidenteak gogoarazi du gaur egun Nafarroa, Madrilekin batera, I+G+b esparruan gehien inbertitzen duen Espainiako herria dela (BPG-ren %1,67a). "Horrek esan nahi du Espainia osoak baino %50 gehiago berrikuntzan erabiltzen dugula. Halaber, Nafarroa berrikuntza arloan lan egiten duten langileei dagokienez, buruzagia da Espainian (16 1.000 langile bakoitzeko), batezbesteko nazionala (9) eta Europako batezbestekoa (11) nabarmen gaindituz".


Miguel Sanz jaunak azpimarratu du oso garrantzitsua dela "Nafarroa Europako helburuaren parean jartzea, alegia, 2011. urtean, BPG-ren %3 berrikuntza arloko gastuetan erabiltzea. Huraxe da une hauetan komunitate honek aurre egin beharreko erronka nagusiena I+G+b arloko bere planetan. III. Plan Teknologikoa herriko berrikuntza arloko jarduera areagotzeko, Nafarroa Europan berrikuntza arloan buruzagi den herri bilakatzeko eta gure enpresetako lehiakortasuna handitzeko bide bezala".


Sei lan-taldek garatu duten III. Plan Teknologikoa sektore estrategikoen arabera banatuta (energia berriztagarriak, bioteknologia, nekazaritza-elikadura, nanoteknologia, informazio eta komunikazio teknologiak eta makinak, hornikuntzak eta automobilgintza). Sektoreko enpresek Planaren diseinuan lan egiten ari diren adituek osatu duten talde bakoitza. Sektore estrategiko bakoitzean lortutako azterketak abiapuntu hartuta, baterako bilkura bat antolatu da, eta bertan, lortutako ondorioak aztertu dira, Nafarroako III. Plan Teknologikoaren amaierako erredakzioan barne hartzeko.


Hirugarren Plan Teknologikoa garatzeko nobedade gisa, Batzorde-Zientzia-Teknologia-Enpresa izeneko osagarrizko talde bat sortu da, Nafarroako unibertsitateko, teknologia zentroetako eta enpresa elkarteen ordezkariek osatuta. Ezagutza transferentzia sustatzen jarraitu eta berritzeko gaitasuna duten agente artean lankidetza sare sendoak sortu nahi dira.


Horrela, Hirugarren Plan honen garapena honako funtsezko irizpideetan oinarritu behar da: ezagutza sortzea, kudeatzea eta bilakatzea sustatzea; lankidetza eta lana sustatzea I+D+b gaiari buruzko sarean esparru erregionalean, nazionalean eta nazioartekoan; berrikuntzako eredu iraunkorra aplikatzea ekoizpen sistemaren elementu guztietan; ekoizpen egiturako eredu orekatsu bat mantentzea; eta Nafarroako sektore estrategikoak sustatzea.


Txostenaren arabera, Hirugarren Plan Teknologiko honetan, Nafarroako Gobernuak, I+G arloko inbertsioa Europako Batasunarekin hitzartutako mailetaraino areagotzeaz gain, BEG-en izandako eragina dela eta, esfortzua berrikuntza prozesuei eutsi behar dieten sektoreen norabidean bideratu nahi du bertako lehiakortasuna handitzeko eta, era berean, ikuspegi orokor baten arabera, "interes estrategiko handiko" sektore gisa garatzen diren sektoreen norabidean.


Helburu eta sektore estrategikoak


Nafarroako 2008-2011 III. Plan Teknologikoaren helburuak honako hauek dira: enpesa sarearen garapen orekatsua eta iraunkorra; herrietako lehiakortasuna sustatzea; Unibertsitatea-Teknologia Zentroak-Enpresa-Gizartea sistemaren loturaren alde egitea; sektore estrategikoak sustatzea; eta nazioarteko lankidetzaren eta Ikerketa eta Berrikuntzako Europako gunean sartzearen alde egitea.


Herrietako lehiakortasuna prospektiba teknologikoaren eta sistemikoaren (aldaketari aurre hartzea), zaintza teknologikoaren, jabetza industriala edo intelektualaren, sare-lanaren eta ezagutzaren katea kostuen katearen aurrean jartzearen bidez sustatuko da.


Bestalde, hauek izango dira hirugarren Planean indartuko diren sektore estrategikoak: nekazaritza-elikadura, automobilgintza, hornikuntza ondasunak, bioteknologia, eraikuntza bioklimatikoa, energia berriztagarriak, logistika eta garraioa, aisialdia, kultura eta turismoa, informazio eta komunikazio teknologia (IKT), eta osasuna.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa