(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, CEN, UGT eta LK sindikatuek erabaki dute 2008. urte arte egungo indarreko Enplegu Plana luzatzea asteartea, 2007.eko maiatzak 15

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta Nafarroako Langileen Batasun Nagusia eta Nafarroako Lan Komisioak sindikatuek gaur eguerdian sinatu dute 2005-2007 Nafarroako III. Enplegu Plana 2008. urte arte luzatzeko hitzarmena. Aipatutako programa luzatu da egungoa (2007ko abenduaren 31) amaitu baino lehen enplegu plan berri bat negoziatzeko hainbat oztopo izan daitekeelako eta oso horretarako oso denbora gutxi izango delako Nafarroako Gobernu berri eratzen denetik 2008. urteko Aurrekontu Orokorren proiektua burutzen den arte.


Enplegu Plana luzatzearen sinadura.

Enplegu Plana luzatzearen sinadura. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean sinatu du dokumentua Nafarroako Jauregian. Horretaz gain, honako hauek sinatu dute ere: CEN-ren presidentea, José Manuel Ayesa Dianda; Nafarroako UGT sindikatuko idazkari nagusia, Juan Goyen Delgado; eta Nafarroako LK sindikatuko idazkari nagusia, José María Molinero de Frutos. Ekitaldian ere Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilaria ere bildu da, José Javier Armendáriz Quel.


2008. urtean 2005. urtetik egindako lanekin jarraitu ahal izateko, hirugarren Enplegu Plana hasi zen urtean, eta hirugarren Enplegu Plan hau amaitu arte, Nafarroako Gobernuak 143,91 milioi eurotako aurrekontu bat egin du, lana Foru Komunitatean sustatzeko eta bultzatzeko 20 jarduera burutzeko.


20 jarduera horiek sei atal nagusietan banatzen dira: lana sustatzea (66,16 milioi euro); enpresen lehiakortasuna eta lan kalitatea (29,39 milioi euro); prestakuntza eta orientazioa (20,10 milioi euro); berdintasuna, txertatzea eta gizarte kohesioa (19,01 milioi euro); Nafarroako Lan Zerbitzua – Lan Behategia modernizatzea eta sustatzea (5,33 milioi euro); eta lan arriskuen prebentzioa eta ingurumen politikak (3,91 milioi euro).


Atal bakoitzaren barne hartutako programa jakinen artean honako azpimarratzen dira: aukera berdintasuna; emakumeen lanaren sustapena; gazteen lanaren sustapena; minusbaliatuak; nekazaritza lana, etorkinak eta sasoikako langileak; lanaren sustapena; lan autonomoaren laguntza; gizarte ekonomia; prestakuntza okupazionaleko programa; prestakuntza etengabea; lan arriskuak prebenitzeko programak; eta energia berriztagarrien prestakuntza.


Balantze positiboa


Sinatu duten lau alderdiek adostutako txostenak dio "lanari buruzko oinarrizko estatistika datuen bilakaera, 1999. urtetik, lehenengo Enplegu Plana hasi zenean, 2007. urtea arte, oso onak izan direla".


Horrela adierazi du Gobernuaren Presidenteak. Hark azpimarratu du Nafarroak, lehen aldiz, Espainian, maila guztietan, izandako langabeziako datu baxuenak eskaini dituela: maila orokorra, gizonak, emakumeak eta gazteak. Miguel Sanz jaunak adierazi du III. Enplegu Planaren indarraldiko lehenengo bi urtetan Foru Komunitatean langabezia-tasak %4,15eko jaitsiera izan duela, Gizarte Segurantzako afiliazio-tasak %7,5eko igoera izan duela (19.701 langile berri), ezbeharren tasa %6,4 jaitsi dela eta lana duten biztanleek 22.825 berri bereganatu dituztela. Horietatik 14.675 emakumezkoak dira.


Halaber, Gobernuko Presidenteak aipatu du lan merkatuak bilakaera positiboa izan duela 1999. urtetik, Nafarroako I. Enplegu Plana aplikatzen hasi zen urtea. Miguel Sanz jaunak adierazi du Foru Komunitateko langabezia-tasak ia %50eko jaitsiera izan duela (%10,01etik 5,14ra), eta zifra hori %56an kokatzen dela emakumezkoen kasuan (%17,97tik 7,9ra). 1999. urtetik 69.000 langile gehiago daude Nafarroan, eta horietatik 43.600 emakumeak dira.


Hitzarmenak dio "Nafarroako lan-tasak, 16 eta 64 urte arteko biztanleen arabera, lan egiten duten pertsonen kopurua gisa neurtuta, azken urtean hobetu direla, eta une hauetan, Europako Batasunak 2010. urterako egindako aurreikuspenak gainditzen dituztela. Aurrerapenak batez ere bereziak izan dira emakumezkoen kolektiboan, beraz, horrek esan nahi du, enplegu arloan, berdintasunaren bidean aurrera pausuak eman direla. Era berean hirugarren Enplegu Planari esker aldi baterako lanak eta ezbeharren tasa hobetu dira".


Horri dagokionez, Miguel Sanz jaunak adierazi du bi esparruetan lortutako aurrerapenak etengabeak izan direla azken urteotan, baina esan du bi tasak murrizteko lanean jarraitu behar dela, kalitatezko erabateko lana lortzeko helburuarekin.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa