(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Olitek, uztailaren 20tik abuztuaren 5a arte, Antzerki Klasikoko edizio berri bat hartuko du barne osteguna, 2007.eko maiatzak 17

Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren zortzigarren edizioa uztailaren 20 eta abuztuaren 5 bitartean garatuko da, data horien barneko hiru asteburuetan. Guztira 26 jarduera garatuko dira hogei programa desberdinetan, sei herrialdetan kokatuta. Programa horietan, antzerki jarduerak, kaleko antzerkia eta animazioa, musika eta argazkigintza garatuko dira.


2007. urteko Oliteko Jaialdia

Jaialdiaren kartela. ( irudia handitu )

Aurtengo programak jarduera eta gune ugariagoak izango ditu, besteak beste: La Cava barrutia, Jauregiaren kanpoaldean, bertan, 650 ikusleentzako harmailak eta 180 metro karratuko eszenatoki bat ipiniko dira (18 metro aho eta 10 metro sakonera). Azken horretan, sei antzezlan eskainiko dira. Horretaz gain, San Pedro Klaustroan 120 ikusleentzako harmailak instalatuko dira, eta bertan beste zortzi antzezlan garatuko dira; Nafarroako Errege-erreginaren Jauregian (arkuen edo saguzarren aretoa) hiru kontzertu eta errezitaldi eskainiko dira; Erdi Aroko galeriak, Karlos III.a Plazan, bertan argazkien erakusketa bat jarriko da; Oliteko kaleak eta plazak, horietan, sei emanaldi desberdin programatu dira, eta Paradore Nazionala. Azken horretan, Antzerkiaren Legeari buruzko informazio eta gogoeta jardunaldia garatuko da, ASDE elkartearen eskutik (Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartea).


La Cava barrutiak honako antzezlanak hartuko ditu barne: Guillén de Castro-en "El curioso impertinente", Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionalaren eskutik; William Shakespeare-ren "Cuento de invierno", Tornaveu Producciones konpainiarekin, eta "Lisístrata", Aristófanes-en lanean oinarrituta, Manuel Medeiro-ren bertsioan eta Antonio Corencia-ren zuzendaritzapean.


San Pedro Klaustroan honako hauek arituko dira: Antzerki Klasikoko Konpainia Nazional Gaztea Lope de Vega-ren "Las bizarrías de Belisa" antzezlanarekin; Nao D’Amores konpainia Ana Zamora-k zuzenduriko "El Cristo de los Gascones" antzezlanarekin; Steven Berkoff, "Shakespeare’s Villains" antzezlanarekin; Es.arte, Zorrilla-ren "Margarita la Tornera" antzezlanarekin; la Gayarre Antzerkiko Udal Fundazioa eta Kultura eta Turismo Departamentua Molière-ren "El Avaro" antzezlanarekin, Alexander Herold zuzendaritzapean eta Meridional Antzerkiak, "Cyrano de Bergerac" lanarekin.


"Trovadores en Palacio" izeneko zikloaren barruan, Nafarroako Errege-erreginaren Jauregian, honako hauen emanaldiak eskainiko dira: Mad Robin, Ensemble Joi de Trobar Maria Laffitte, eta Manuel Vilas eta Charo Pita.


Kaleko antzerkiko emanaldien inaugurazioan Pablo del Mundillo pregoiaz arduratuko da. Horretaz gain, honako saioak ere eskainiko dira: La Danserye-ren kontzertu bat eta Erdi Aroko kalejira bat. Hurrengo egunetan honako konpainiak arituko dira: El Espejo Negro, "La Cabra" antzezlanarekin; Cal y Canto, "Colonbululú" antzezlanarekin; La Tal, "Carrillón Gigante antzezlanarekin; Teatre de l’Home Dibuixat, "La Odisea" antzezlanarekin, eta Maracaibo Teatro, "Bacanal, la fiesta del vino" antzezlanarekin.


Antzerkiko lurraldeak


Jaialdia garatzen den bitartean, "Antzerkiko Lurraldeak" izeneko proiektuan lan egiten jarraituko da, jaialdiaren argazki-memoria bat osatzeko helburuarekin. Programa hau aurreko edizioan hasi zen, eta bertan, Luisa Azanza, Carlos Cánovas, Koldo Chamorro eta Daniel Ochoa argazkilariek argazkiak atera zituzten hainbat ikuspuntutik. Lan horretatik sortu zen argazki-erakusketa Karlos III.a Plazako lurpeko Erdi Aroko galerietan eskainiko da uztailaren 20 eta abuztuaren 5 bitartean.


Erakusketaren koordinatzailea Carolina Martínez izango da, Argazkigintzako Ordóñez Falcón Fundazio Zentroaren (COFF) zuzendaria. "El País Semanal" eta "El País de las Tentaciones" egunkarietan zuzendari grafiko gisa egin du lan. 1.998. urtetik aurrera, hainbat argazki-erakusketaren koordinatzailea da, Erakunde eta Museo desberdinetara, eta Photo España edo Explora Foto bezalako jaialdietan hartzen du parte. Azken horren zuzendari artistikoa izan zen bi urtez. Horretaz gain argazkigintzari buruzko ikastaroak eta mintegiak zuzentzen eta antolatzen ditu. 2003. urtetik Argazkigintzako Ordóñez Falcón Fundazio Zentroa koordinatzen du eta duela lau urtetik Fundazioak berak antolatzen duen Azokaren zuzendaria da, DFOTO, alegia. Aurtengo edizioaren argazki-memoria osatzeaz arduratuko diren argazkilariak Enrique Pimoulier, Clemente Bernard, Rafael Navarro eta Carma Casullá izango dira.


Sarreretarako hiru prezio desberdin ezarri dira: 18 euro sarrera normaletarako, 9 euro gazte txartela dutenerako eta 65 urtetik gorakoak direnentzako, eta 6 euro "Trovadores en palacio" musika ziklorako. Salgai jarriko dira Interneten bidez (www.navarra.es) ekainaren 11 eta 17 bitartean. Kaleko jarduerak eta argazki-erakusketarako sarrerak doanekoak izango dira.


Iruñeko (San Frantzisko Plazako Turismo Bulegoa) eta Oliteko (Erdi Aroko Galeriak) leihatilak sarrerak erosteko edo Internetez erositakoak jasotzeko izango dira uztailaren 17tik abuztuaren 4a arte.


Iruñetik autobus zerbitzu berezia jarriko da jendearen eskura, 4 eurotan, joan eta etortzeko. Zerbitzu hura erabiltzeko La Cava barrutiko emanaldietarako sarrerak aurretik erosi beharko dira. Informazioa eta billete salmenta: 012 Infolocal.


2007ko ediziorako aurrekontua 740.000 eurotan da, hau da, iazkoa baino 69.000 euro gehiago. Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdia batez ere Kultura eta Turismo Departamentuko eta Vianako Printze Erakundearen aurrekontuekin eta babesleen eta laguntzaileen ekarpenekin finantzatzen da: Cementos Pórtland Valderrivas, Autopistas de Navarra, Oliteko Udal, Paradores Nacionales eta Nafarroako Jatorri Izendapenaren Batzorde Erregulatzailea.

Dokumentazioa:
Olite 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa