(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LK sindikatua, 49 ordezkarirekin, Nafarroako Gobernuaren eta erakunde autonomoen lehenengo indar sindikala osteguna, 2007.eko maiatzak 17

LK sindikatuak 2003. urtean lotutako lehenengo indar sindikalaren izaera berretsi du, atzo antolatutako Nafarroako Gobernuaren eta erakunde autonomoen hauteskundeetan. Aipatutako sindikatuak guztira 49 ordezkari lortu zituen. Ondoren, LAB (46 ordezkari), ELA (36), UGT (35) eta Afapna (24) geratu ziren..


Botoak

Atzoko egunaren irudi bat. ( irudia handitu )

Horietaz gain honako hauek ere ordezkari sindikalak lortu dituzte: SMN (16), SATSE (12), SPA (10), SPF (8), STEE (8), USAE (8), APS (7), USO (6), CSI-CSIF (5), ANPE (4), APF (3) eta ordezkari bakarrarekin, berriz, ESK, Independientes eta STAJ geratu dira.


Guztira 23.517 hautesle izan dira. Horietatik 13.789-k bozkatu dute, beraz, parte-hartzea %58,63koa izan da.


Funtzionarioei dagokienez (22.750 langile), boto kopuru gehien bereganatu dituen sindikatua LK izan da 47 ordezkariekin. Ondoren, LAB (43), UGT (34), ELA (28) eta Afapna (22).

Langile laboralei dagokienez (754 langile), boto kopuru gehien bereganatu dituen sindikatua Nafarroako Medikuen Sindikatua izan da 9 ordezkarirekin, ondoren ELA 8 ordezkarirekin eta USO, 6 ordezkarirekin.


Negoziazio mahai nagusiaren osaera


Aipatutako behin-behinerako emaitzen arabera, Nafarroako Gobernuaren funtzionarioen Negoziazio Mahai Nagusia honela osatuko da (bertan gutxienez jokoan zeuden 246 ordezkarien %10 lortu dutenen sindikatuek hartuko dute parte): LK (47 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %30,92a), LAB (43 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %28,29a), UGT (34 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %22,37a) eta ELA (28 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %18,42a).


Mahai Nagusi honek Nafarroako Gobernuaren eta erakunde autonomoen funtzionario araubidea dute. Egungo osaerari dagokionez, nobedade nagusi bat erregistratu da: Afapna sindikatuak ordezkapen sindikala galdu du, atzo antolatutako hauteskundeetan exijitutako ordezkarien %10 lortu ez duelako (25 ordezkari).


Bestalde, Nafarroako Gobernuaren langile laboralen Enpresaz Gainezko Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Negoziatzailea honela osatuko da (Foru Administrazioaren araubide laboraleko 754 langileei aplikatutako funtzionarioen Mahai Nagusiaren eginkizun berdinekin, batez ere, mediku egoiliarrak, erlijioko irakasleak eta Ogasuneko aldizkako langileak, guztira 34 ordezkari): langile laboralen ordezkarien %10etik gora egin duten hiru sindikatuak, Nafarroako Medikuen Sindikatua (9 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %34,62a), ELA (8 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %30,77a) eta USO (%23,08), LK (2 ordezkari, %7,69) eta UGT sindikatuez gain (ordezkari 1, %3,85), Estatu mailako ordezkari gehien dituzten sindikatuak izateagatik, indarreko legearen arabera.


Funtzionarioen eta kontratatutako administrazio langileen sindikatuetarako hauteskundeen emaitzak honakoak izan dira:


-Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea


-Unibertsitatekoa ez diren irakasleak


-Administrazio-gunea


-Foruzaingoa


-Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundea


-Larrialdietako Nafarroako Agentzia


-Justiziako Administrazio Langileak


-Nafarroako Zerga Ogasuna


-Laneko Nafarroako Zerbitzua


-Kirol eta Gazteriako Nafarroako Erakundea


-Herri Administrazioko Nafarroako Erakundea


-Lan Osasuneko Nafarroako Erakundea

Sindikatuetarako hauteskundeen emaitzak: langileak


Foru Administrazioko langileen sindikatuetarako hauteskundeen emaitzak (finkoak eta aldi baterakoak), honakoak dira, esparruen arabera:


-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua


-Administrazio-gunea, 1. eskola (Teknikariak eta Administratzaileak)


-Administrazio-gunea, 2. eskola (Espezialistak eta Ez gaituak)


-Nafarroako Zerga Ogasuna


-Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundea

Dokumentazioa:
2007ko sindikatuetarako hauteskundeen laburpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa