(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2006. urtean sortzeko laguntzak jaso zituzten lau artistek Lizarran erakutsi zituzten euren lanak ostirala, 2007.eko maiatzak 18

Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoak maiatzaren 18tik ekainaren 17a arte barne hartuko ditu Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuko eskulanak sortzeko Laguntzen 2006ko deialdian aukeratutako lau artisten lanak. Laguntza horien bidez gazte artistei lagundu nahi zaie, euren proiektuak gauzatzeko laguntza ekonomikoa jasotzeaz gain, euren lana erakusgai jarri ahal izateko.


Sorkuntzarako laguntzak

Miren Doizek erakutsitako lanetariko bat.

Azken edizioetan ohikoa izan denez, artistek arte garaikidearen adierazpen ugari erakusten dituzten. Bertan, argazkia gero eta nagusiago bilakatzen ari da.


Hauek izango dira oraingo honetan euren lana erakutsiko duten lau artistak:


Alexandra Baurés (Tonneins, Frantzia, 1971). Formatu txikiko hainbat argazki aurkeztu ditu "diario-kilométrico" izenburupean. Horiek bere web orrian bertan adierazitako proiektu batean hartzen dute parte: www.diariokm.org. Egilearen arabera, "egungo gizartearen errutinari buruzko gogoeta egin nahi da egunero egiten ditugun ibilbideen arabera. Ezer egiteko ematen dugun denbora guztia. Denbora galtzea besterik ez diren kilometroak egiteko. Argazkiak errutina horien ohartxoak dira, zentzugabekeri horrena, galdutako denbora horrena."


Soledad Aragón, (Arguedas, 1972). Aurkezten duen proiektua "Arquitecturas oníricas" izeneko proiektu zabalago batean parte hartzen duen instalazio bat da. Erakusketa honetan erakusgai jarri duena kutxa zuri bat da barrutik eta beltza kanpotik. Bertan bideo bat erakusten du eta, hor, olibondo baten irudi baten bidez, gizakiaren askatasun nahiaren eta babes premiaren arteko dikotomia bat planteatzen du. Babesa bilatzeko joera horri buruz hitz egiten saiatu naiz, eta, aldi berean, hortik ihes egiteko premiari buruz. Maila sakonago batean, askatasunari diogun beldur hori islatu nahi dut, beti nahi izaten dugun zerbait iruditu arren, beldurra diogu", adierazi du egileak.


Mikel Okiñena (Etxaleku, 1973). Kolorezko metakrilatoko piezak aurkezten ditu Brancussi moduan. Horiek artearen sorkuntzaren prozesuari eta horrek artistarengan eta amaitu ondoren ikusten dituenarengan sortarazten dituen sentsazioei buruzko gogoeta egitera eramaten diote. "Egun batean, paseatzen nengoela, edukiontzi baten ondoan metakrilatoko disko luze bat aurkitu nuen, beste bati alde berberetik itsatsita. Horrek metakrilatozko egiturak egiteko ideia eman zidan, eta horretan nago orain", aipatu du.


Miren Doiz (Burlata, 1980). Hamalau argazkiko segida bat aurkeztu du, bere pintura estudio bera irudikatuz. Horiekin, argazkigintza erabili nahi du bere tailerra pinturaren lengoaian adierazteko; horregatik, berak dio batez ere margolaria dela. Mikel Okiñena bezala, bere helburua sorkuntzari buruzko gogoeta egitea da, baina oraingo honetan sortzaile gisako bere ikuspegia abiapuntu hartuta. Bere esanetan, "nire ideia bakuna da. Jolas bat bezalakoa izan da: nire lanean bertan sartzeko aukera izan dut nire estudioan bertan nagoenean sentitzen dudana azaleratzeko... Eta sentitzen dudana koadro baten barruan nagoela da. Nire ustez, pinturak bete sentsazioetara, koloretara, lerroetara, itxuretara... eramaten zaitu. Benetan inguratzen nauena pintura da. Alderdi dokumentala ere bada, izan ere, zenbait argazkitan ni neu agertzen naiz prozesu hau erakusteko, erabat barrukoa den gune hori, eta, nolabait prozesu bera lan bilakatzen da."


300 aleko tirada batekin, kutxa formatuko katalogo bat argitaratu da. Horrek, hein berean, lau katalogo hartzen ditu barne, bat artista bakoitzeko, bakoitzak euren lana sustatzeko aukera izan dezan. Hiru eurotan saltzen da.


Erakusketa doanekoa da. Maiatzaren 18tik ekainaren 17ra zabalik izango da honako ordutegiarekin: asteartetik larunbatera 11 eta 13 bitartean eta 17 eta 19 bitartean. Igandeak 11etatik 13:30era, eta astelehenetan itxita egongo da.


Azken edizioetan honako artista hauek jaso dituzte laguntza hauek: 2003. urtea, Elba Martínez, Juan Pedro Ariz eta Silvia Jáuregui; 2004. urtea, Gonzalo Nicuesa Nuin, Oskia Irigibel Uriz, Pedro J. Marco Landa eta Virginia Santos Itoiz, eta 2006. urtea, Alexandra Baurés Mikel Okiñena Etxeberria, Miren Doiz Larraz, Soledad Aragón Urzainqui.


2007. urteko Eskulanen eta Argazkigintzaren Sorkuntzarako Laguntzen deialdian aurrekontu zuzkidura bikoiztu da, beraz, 12.000 euroetatik 25.000 eurotara pasa da, izan ere, aurtengo urtetik aurrera, Kultura eta Turismo Departamentuak abian jarritako Artea Sustatzeko Planaren barruan sartu dira. Plan honekin arteak sustatu nahi dira eginkizun anitzeko ikuspegi orokor batetik, eta kultura sustatzeko, hiru zutabetan oinarritzen diren jarduera bateratuen eta koordinatuen arteko lotura egin du: artistaren prestatzea, bere lana sortzearen alde egitea, eta ekoiztea eta hedatzea, bai Foru Komunitatean zein kanpoan. Hurrengo egunetan laguntza hauek ematen dituen Batzordea bilduko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa