(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta FNMC federazioak hitzarmen bat sinatu dute erregistro zibilen informatizazioa sustatzeko ostirala, 2007.eko maiatzak 18

Nafarroan eskuordetutako 267 erregistro dago eta horren mantenua herri bakoitzeko udalei dagokie


El consejero Caballero y el presidente de la Federación de Municipios, Jerónimo Gómez, firman el acuerdo para la informatización de los registros civiles

Presidentziako Caballero kontseilaria eta FNMC-eko Gómez Ortigosa presidentea, hitzarmena sinatzerakoan. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren presidenteak (FNMC), Jerónimo Gómez Ortigosa, gaur goizean hitzarmen bat sinatu dute ordezkatzen dituzten erakundeen artean, Nafarroan eskuordetutako erregistro zibilak informatizatzearen alde egiteko.


Dakigunez, Erregistro Zibila Estatuko zerbitzu bat da, Justizia Ministerioak zainduta. Bertan, pertsonen egoera zibilari dagozkion datuak biltzen dira (jaiotzak, ezkontzak, izen aldaketak, dibortzioak, heriotzak eta bestelakoak). Nafarroan bost erregistro nagusi daude alderdi judizialen bost buruetan (Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla eta Agoitz), baita hainbat udalerritan eskuordetutako beste 267 erregistro gehiago ere. Horien mantenua dagokion udalaren lana da.


Foru Exekutiboa eta FNMC fundazioaren artean gaur sinatutako hitzarmenaren helburua on-line Erregistro Zibilaren hedapena sustatzea da, eskuordetutako erregistroak dituzten toki erakundeen esparruan, erregistroaren inskripzioei eta ziurtagiriei dagozkien izapideak arinago, seguruago, erosoago eta eraginkorrago bilakatzeko.


Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak Justizia Ministerioarekin eta Estatuko Red.es elkartearekin baterako jarduera plan bat sinatu du bi urteko epean Infofeg aplikazio informatikoa eskuordetutako erregistro zibila duten 267 udalerrietako egoitzetan, nagusienek, dagoeneko instalatuta baitute. Inforeg bi urteko epe laburrean instalatzeko hitzarmen hau sinatu ahal izan da, dagoeneko Interneteko banda zabaleko konektibitatea instalatuta dagoelako Nafarroako udalerri guztietan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa