(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak "Nafarroako Olioa" Babestutako Jatorri Deitura abian jarri du asteartea, 2007.eko maiatzak 22

Nafarroako Gobernuak atzo Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Ministerioaren aurrean eskatu zuen "Nafarroako Olioa" Babestutako Jatorri Deitura aitortzeko eskatu zuen, Europa mailan aitortzeko lehenengo urrats moduan. Babestutako eremu geografikoak guztira 135 udalerri eta Errege Bardea lurraldea hartuko ditu barne.


"Aceite de Navarra" logotipoa ( irudia handitu )

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilariak, Javier Echarte Echarte, gaur BJD hau aurkeztu du, prentsaurreko batean. Bertan, Iñaki Goñi jaunak, Nafarroako Nekazaritza eta Elikadura Kalitateko Erakundeko zuzendari-gerentea (ICAN), eta Roberto Gracia jaunak ere hartu dute parte, Oliba Olio Birjinaren Nafarroako Erakundearen ordez.


Babes ziurtagiri horren helburua kalitatezko berme bat eskaintzea eta Nafarroako olio birjina estra kalitatezko olioen merkatuan ipintzea da. Hain zuzen ere, produktu honen hiru aukera nagusiak, beste deiturei dagokienez, honako hauek dira: olibako bertako barietatea existitzea (Arroitz), fruitu atributuaren intentsitatea eta oleiko/linoleiko gantz azido ugari izatea. Dohain horiek zonalde mugatu izenekoan garatu dira, olibondoaren laborantzaren iparraldeko latitudean.


Nafarroan hamabost errota existitzen dira, horietako hamar kooperatiben barne. Foru Komunitatean arlo honetan 8.000 nekazarik egiten dute lan, eta horiek 5.000 ha baino gehiago landatzen dituzte, 18.000 partzeletan zehar. Horiek 3 miloi kg olio ekoizten dute urteko.


2005eko urtarrilean aurrera pausu garrantzitsu bat eman zen "Nafarroako Foru Komunitateko Oliba olio Birjinaren Dastatzaile Taldearen" sorkuntzarekin. Hura sailkapenerako baliozkotze legalaren tresna izateaz gain, sektorea hobetzeko eta dinamizatzeko erreminta gisa erabili zen. Elkartzeko, gogoeta eta eztabaida egiteko gune bilakatu zen Nafarroako oliba olioaren ekoizpen, bilakatze eta merkaturatze esparruan. Horren ondorioz, 2005eko uztailean lan-talde bat sortu zen Nafarroako olibondo sektorea osatzen dutenen artean, ekoizleak eta olio-errotak, "Nafarroako Olioa" Babestutako Jatorri Deitura berriko baldintzen plegua garatzeko helburuarekin. Lan-talde horretan Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko, Nekazaritzako Teknika eta Kudeaketa Erakundeko (ITG-A) eta Nafarroako Nekazaritza eta Elikadura Kalitateko Erakundeko (ICAN) langile teknikoek ere parte hartu zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa