(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaur aurkeztu ditu hurrengo igandeko hauteskundeetarako segurtasun, zenbaketa eta informazio dispositiboak asteazkena, 2007.eko maiatzak 23

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, gaur aurkeztu ditu segurtasun publikoko, datuak biltzeko eta zenbatzeko eta informazioa hedatzeko gailuak. Horiek guztiak Nafarroako Gobernuak prestatu ditu Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeetarako. Aipatutako hauteskundeak, Barne Ministerioak antolatutako udal hauteskundeekin batera, hurrengo igandean izango dira, maiatzak 27.


Nafarroako Gobernuko hauteskunde-datuak biltzeko gela.

Nafarroako Gobernuko hauteskunde-datuak biltzeko gela, froga batean. ( irudia handitu )

Segurtasun publikoko dispositiboari dagokionez, kontseilariak positiboki baloratu du hauteskundeen kanpainan Foruzaingoa eta Estatuko Segurtasun Indarrak eta Zerbitzuak garatzen ari diren lana, alderdi politiko guztiek hiritarrei, normaltasun eta askatasun osoz, euren hauteskunde proposamenak ezagutzera emateko.


Horri dagokionez, Caballero kontseilariak jakinarazi du segurtasun gailu hau sendotu egingo dela asteburuari begira (larunbata, gogoeta jardunaldia; eta igandea, hauteskunde eguna). Foruzaingoak asteburu horretarako 389 agente ekarriko ditu. Horiek, Altsasu, Elizondo, Iruña, Zangoza, Tafalla, Lizarra eta Tuterako komisariak oinarri hartuta, hauteskunde eskolak babesteko eta hauteskunde batzordeei eta Nafarroako Gobernuaren Hauteskunde Bulegoari laguntzeko lan dinamikoa garatuko dute. Halaber, Foruzaingoak Nafarroako Jauregia babesteko ohiko dispositiboa indartuko du, egun horretan hauteskunde datuen prozesatze gunea barne hartuko duelako.


Bestalde, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren (NLA) eta Sos Navarra 112 larrialdietako telefonoaren bidez, igandean, mugikortasun arazoak eta bozkatzeko eskubidea aitortzeko aparteko baliabideak behar dituzten hautesleei laguntzeko zerbitzu bat eskainiko du. Zerbitzu hori eskaintzeko, Gurutze Gorriko eta DYA-ren laguntza jasoko da. Horiek, boluntarioak eta egokitutako ibilgailuak eskainiko dituzte, Nafarroako eskualde bakoitza oinarri hartuta.


Hala ere, Nafarroako Gobernuak gogoarazi du udalerri eta mankomunitate ugarik zerbitzu bera modu programatuan eskaintzen duten oinarrizko gizarte zerbitzuak dituztela, beraz, garrantzitsua dela laguntza hori ahalik eta lasterren eskatzea, hobeto antolatu ahal izateko. Gomendatzen da SOS Navarra 112 telefonora deitzea bakarrik bat-bateko kasuetan edo toki erakundeek mugikortasuneko arazo larria dituztenei aipatutako laguntza bermatzen ez duten udalerrietan.


Datuak prozesatzeko gunea eta Hauteskunde Bulegoa


Nafarroako Gobernuak hurrengo igandeko hauteskunde hitzordu honetarako datuak prozesatzeko gune bat gaitu du. Hura Nafarroako Jauregitik eragile izango da.


Horretarako, Nafarroako Gobernuak 959 ordezkari izango ditu Foru Komunitateko hauteskunde mahai guztietan zehar banatuta. Horiek, telefonia mugikorraren bidez, ahoz Nafarroako Jauregiko datu guneari mahai bakoitzaren zenbaketaren berri emango diote. Guztira 46 telefonista eta 47 informatikako teknikari arituko dira, ahotzaren bidezko 104 telefono linearen eta faxaren laguntzarekin. Horiek guztiak jasotako informazioa grabatzeaz, prozesatzeaz eta zenbaketa sisteman sartzeaz arduratuko dira.


Azken belaunaldiko informatikako sistema honetara Nafarroako Jauregiak kokatutako datuak kudeatzeko aretoko ordenagailuaren 66 terminaletatik sartzen da eta hura biltzeko eta kudeatzeko eginkizun honetarako bakarrik diren datuen 2 oinarri-zerbitzari izango dira erabilgarri. Hauteskunde egunari begira, Nafarroako Gobernuaren berezko zerbitzarien eta su-ebakien gunea aparteko 4 zerbitzarirekin indartu da.


Aipatu behar da, Espainian aurreneko aldiz, Nafarroako Gobernuak hauteskunde hauetan, Iruñeko eta eskualdeko 30 hauteskunde eskoletan abian jarriko duela sakelako telefonoaren bidezko sareko datuen zuzeneko transmisio sistema bat, hau da, mahai horietako Gobernuen ordezkariek ez dituztela mahai bakoitzeko emaitza ahotz dei baten bidez igorriko, baizik eta horretarako sakelako telefonoan programa bat instalatuta izango dutela. Horrek, zenbaketaren datuak adierazteko eskatuko die eta, egiaztatu ondoren, horiek Interneten bidez, zenbateko nagusian sartuko dira zuzenean, telefono operadore bat tartan izan beharrik gabe, hauteskunde mahaien Gobernuko gainontzeko ordezkariekin gertatzen den bezala. Horrekin, zenbaketa denborak hobetuko dira eta langileak aurreztuko dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa