(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak zazpi tarte arriskutsu kenduko ditu errepideko saretik hurrengo bi urtetan osteguna, 2007.eko maiatzak 24

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla, gaur aurkeztu du Nafarroako errepideen sareko gune arriskutsuetan jarduteko VIII. plana (2007-09). Horren arabera, istripuak murgiltzen diren hiru tarte eta potentzialki arriskutsuak diren beste lau kenduko edo hobetuko ditu. Horretarako, 4.904.432 eurotako inbertsioa aurreikusi da.


Edizio honetako nobedade nagusien moduan, aipatu behar da aurreneko aldiz, ez da gune beltz berririk aurkitu Nafarroako errepidetan eta, horretaz gain, aurreneko aldiz, ere, motoristentzat zehazki arriskutsuak diren tartetan jarduerak hartu dira barne.


Herri Lan Departamentuak programa hau 1998. urtean abian jarri zuen, beraz, dagoeneko hamar urte bete dira. Denbora horretan, gune horiek atzeman eta bertan jardun da, kentzeko edo aldatzeko. Guztira, 166 kilometro gehitzen dituzten 93 gune izan dira.


Mota hauetako jarduerak 2000. urteko Europako Batasunaren helburuaren barne hartzen dira, hau da, 2010. urtea baino lehen gutxienez trafikoko istripuetan hiltzen direnen biktimen kopuruaren %50a murriztea.


Hildakoen kopuruaren %58a murriztu da


Hain zuzen ere, planen garapenarekiko paraleloan, istripuen indizetan hobekuntza nabarmena eman da, eta laurogeita hamar hamarkadako gorako joerak aurkako bidea hartu du. Horrela, biktimak izan dituzten istripuen kopurua %54,6a murriztu da 2000 eta 2006. urteen artean (463tik 253ra). Eta hildakoen kopuruak are gehiago jaitsi da aldi horretan: %58a (99 hildakotik 42ra). Horrek suposatzen du iaz dagoeneko UB-ren 2010. urterako helburua lortu dela. Horri dagokionez, Foru Komunitatea Espainiako babezbestekotik urrundu da, azken hura %30ean kokatzen dela.


Datu hauek oraindik positiboagoak dira kontuan hartzen badugu denboraldi horretan Nafarroako errepideen trafikoaren batezbesteko intentsitatea %43,4 igo dela.


Nafarroako istripu-tasaren datuen arabera, bidearekin lotutako faktoreak istripuen %4,5ren arduradunak dira, 2005ean izandako ehuneko askoz txikiagoa (%11). Bestalde, gidariari leporatu dakiokeen erantzukizunak gora egin du %78,2ra iritsi, eta antzeko kopuruak mantendu dira bidean eta ibilgailuan eragiten duten kanpo elementuen erantzukizunari dagokionez, %15,4 eta %1,9 hurrenez hurren.


Istripuak murgiltzen diren eta potentzialki arriskutsuak diren tarteak


Jarduera planak egiteko, bide jakin horren hainbat ezaugarriren arabera (intentsitatea, trafikoa, luzera, etab.) aurretik zehaztutako erreferentzia atalase batzuetatik gorako istripuen tasa dituzten Nafarroako errepideen tarteak aztertzen dira. Hain zuzen ere, aurreko bost urtetan izandako istripuak hartzen dira kontuan.


Emaitzen arabera, istripuak murgiltzen diren tarteak (TCA) eta potentzialki arriskutsuak direnak (TPP) desberdintzen dira. Lehenengoak, istripuek erreferentziazko atalaseak gainditzen dituzten kilometro 1 luzerako errepide atalak dira, bigarrenak berriz, guztiz izan gabe, epe laburrean atal gatazkatsu bilakatzeko joera dutenak dira.


Horri dagokionez, aipatu behar da tarte batek, urte jakin batean istripu-kopuru altua izan behar du, zuzendu arren, TCA izaten jarraitu dezakeela, datu negatibo horiek istripuen batezbestekoa gainditzen jarraitzen dutelako.


Gune arriskutsua aurkitu ondoren, hura ezabatzea programatzen da. Gune hori ezabatzen da, bai eragindako tartearen ezaugarri geometrikoak edo funtzionalak aldatzeko lan zehatzei ekin egiten zaielako, edo tamaina handiko proiektu bat garatzen delako (autobia bilakatu, trazadura aldatu, etab.), arriskua desagerrarazteko.

Dokumentazioa:
Berria ikusi.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa