(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura eta Turismo Departamentuak lan guneak alokatzeko laguntzen deialdia egin du artista plastiko gazteentzat ostirala, 2007.eko maiatzak 25

Maiatzaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialak, 64. alea, "Kultur Etxetan, museotan, fundazioetan edo lokal pribatuetan estudioak edo lan guneak alokatzeko laguntzen" deialdiei buruzko oinarriak argitaratu ditu. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak 2007. urterako abaian jarri duen Arteak Sustatzeko Planak barne hartutako neurrietako bat izan da. Lehenengo urte honetarako, deialdiari 24.000 euroko zuzkidura egin zaio.


Laguntza horiek arte plastikoen eremuko sortzaileei zuzentzen zaizkie. Jarduera berritzaile horren helburua 35 urtetik beherako edo profesional bilakatzeko bideetan dauden artistei sorkuntzarako guneak eskura jartzea da. Horren bidez, artista horiek aldi baterako instalatzeko lokalak eskaini nahi zaizkie euren lana garatzeko kultur etxetan, museotan, fundazioetan edo proiektuak edo leku handia behar duten enkarguak barne hartzeko.


Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 27an amaituko da eta baloratuko diren irizpideen artean honako hauek aurkitzen dira: aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta sorkuntza, eskatzailearen gaitasun profesionalak, edo proiektuak Foru Komunitateko panorama artistikoan eta kulturalean eragindako inpaktua. Laguntzek gehienez, lekuaren alokairuko %70 hartu dezakete euren gain.


Jarduera hau Kultura eta Turismo Departamentuak abian jarritako Arteak Sustatzeko Planaren nobedadeetako bat da. Planak, aurten, milioi bat euro baino gehiago jasoko du. Ekimen honekin artisten gaitasunak sustatzearen alde egin nahi da, artistaren etapa guztiak barne hartzen dituen izaera integraleko proiektu baten artikulazioaren bidez: prestakuntza, sorkuntza, ekoizpena eta obra hedapena.


Barne hartzen diren jardueren artean honako aipatu daitezke: arte ikasketak zabaltzeko laguntzak mantendu edo ordezkatu dira, 150.000 euroko zuzkidurarekin, eta Arte Plastikoen eta Argazkigintzako sorkuntza laguntzak indartu dira zuzkidura bikoitzarekin, 25.000 euro, eta Ikus-entzunezko Sorkuntzarako laguntzetan %30 gehiago inbertitu da 80.000 euro jasoz, baita Eszena Muntaietarako Laguntzek ere. Horretaz gain, plan honek ezarpen berriko laguntzak hartuko ditu. Horien artean honako hauek aurkitzen dira: guneak alokatzeko laguntza hauetaz gain, Arteak Sustatzeko bi Sariak: Viana Printzearen Saria eta Viana Printzearen Sustapen Saria minusbaliotasuna duten artistentzat, bakoitzak 25.000 euroetan; Arte Plastikoen Ekoizpena, 60.000 eurorekin; Nafarroako Artista Garaikideen bilduma Monografikoen edizioa, edo Arteen Dokumentazio Zentro berria.


Planak aurreikusi du programen Batzorde bakar batek sorkuntza lan hauek garatzea eta kudeatzea Foru Komunitatean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa