Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren web guneak (www.navarra.es) denbora errealean eskainiko du, igandearen 20:00etatik aurrera, maiatzak 27, Nafarroako Parlamenturako eta Kontzejuetarako Hauteskundeen zenbaketaren bilakaera. Era beran, udal hauteskundeen emaitzak kontsultatu ahal izango dira Barne Ministerioaren datuen web gunearen esteka baten bidez.
Maiatzaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialak, 64. alea, "Kultur Etxetan, museotan, fundazioetan edo lokal pribatuetan estudioak edo lan guneak alokatzeko laguntzen" deialdiei buruzko oinarriak argitaratu ditu. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak 2007. urterako abaian jarri duen Arteak Sustatzeko Planak barne hartutako neurrietako bat izan da. Lehenengo urte honetarako, deialdiari 24.000 euroko zuzkidura egin zaio.
Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra SA (AUDENASA) enpresak gaur hitzarmen bat sinatu dute AP-15 autopistaren funtzionalitatea hobetzeko hainbat jarduera garatzeko, besteak beste, zerbitzugune eta lotura bat Tafallan sortzea, erdi-lotura bat Valtierran eta telepeajeko sistema bat autopista osoan ezartzea.