(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hitzarmen bat sinatu da telepeajea jartzeko AP-15 autopistan eta lotura berriak sortzen Tafallan eta Valtierran ostirala, 2007ko maiatzaren 25a ostirala, 2007.eko maiatzak 25

Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra SA (AUDENASA) enpresak gaur hitzarmen bat sinatu dute AP-15 autopistaren funtzionalitatea hobetzeko hainbat jarduera garatzeko, besteak beste, zerbitzugune eta lotura bat Tafallan sortzea, erdi-lotura bat Valtierran eta telepeajeko sistema bat autopista osoan ezartzea.


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak , Álvaro Miranda Simavilla, eta AUDENASA enpresaren presidenteak, Javier Taberna Jiménez gaur sinatu dute dokumentua Nafarroako Jauregian.


Proiektu handiena Tafallako udal mugartean kokatzen da. Bertan, lotura oso bat eraikiko da, AP-15 autopista NA-132 errepidearekin (Lizarra-Tafalla-Zangoza) lotzeko, bai sarrerako zein irteerako mugimenduetan.


Aipatutako lekuan zerbitzugune berri bat kokatuko da. Bertara autopistako bi norabideetatik sartu ahal izango da, baita kanpotik ere, lotura berriari esker. Bai lotura eta bai zerbitzugunea abian jarriko dira 2009. urtean.


Eraikuntzako hirugarren jarduera Valtierran kokatzen da eta ordainleku gabeko erdi-lotura bat eraikitzean datza, hegoaldeko norabidean. Horrek AP-15 autopista NA-113 errepidearekin (Iruña-Madril) lotuko du. Aurreikusi da 2008. urtean irekitzea. Egun, erdi-lotura existitzen da Valtierran, iparraldeko norabidean.


Azkenik, hitzarmenak aurreikusi du autopista guztian telepeajea ezartzea. Horri esker, ez da ordainleku guztietan txartelaz edu esku-diruz ordaintzeko gelditu behar izango. Horretarako, ibilgailuak bere datuei, ibilbideari eta dirua kargatu behar duen kontuari buruzko informazioa ematen duen gailu bat barne hartu beharko du. AUDENASA enpresak aurreikusi du sistema hori 2008ko udan ezarriko duela.



Hitzarmenak ere jardueren finantzazioa araupetzen du. Horiek honela egingo dira: telepeajea (1.050.000 euroko aurrekontua) eta Valtierrako erdi-lotura (1.750.000 euro) AUDENASA enpresaren bidez finantzatuta, Tafallako lotura eta zerbitzugunea, berriz, aipatutako zerbitzugunearen emakidadunaren bidez finantzatuko dira. Bestalde, Nafarroako Gobernuak proiektuetarako beharrezko lurraldeak desjabetzearen gastuak bere gain hartuko ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa