(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

navarra.es web guneak zuzenean eskainiko du 2007ko Hauteskundeen zenbaketa ostirala, 2007ko maiatzaren 25a ostirala, 2007.eko maiatzak 25

Nafarroako Gobernuaren web guneak (www.navarra.es) denbora errealean eskainiko du, igandearen 20:00etatik aurrera, maiatzak 27, Nafarroako Parlamenturako eta Kontzejuetarako Hauteskundeen zenbaketaren bilakaera. Era beran, udal hauteskundeen emaitzak kontsultatu ahal izango dira Barne Ministerioaren datuen web gunearen esteka baten bidez.


Nafarroako Gobernuak datorren igandeko hauteskundeen hitzordurako datuak prozesatzeko zentro bat gaitu du Nafarroako Jauregian. Nafarroako Gobernuak 959 ordezkari izango ditu Foru Komunitateko hauteskunde mahai guztietatik zehar banatuta. Horiek, sakelako telefoniaren bidez, Nafarroako Jauregiko datuen zentroari mahai bakoitzaren zenbaketari buruzko datuak igorriko dizkiote. Guztira, 46 telefonista eta 47 informatikako teknikari arituko dira, ahotz eta faxeko 104 telefono lineen laguntzarekin. Horiek jasotako informazioa grabatzeaz, prozesatzeaz eta zenbaketa sisteman sartzeaz arduratuko dira.


Azken belaunaldiko informatikako sistema honetara Nafarroako Jauregian kokatutako datu kudeaketaren aretoko ordenagailuko 66 terminaletik sartu daiteke eta hura biltzeko eta kudeatzeko, eginkizun honetarako datuen oinarrizko 2 zerbitzari erabilgarri izango dira. Horietaz gain, Nafarroako Gobernuaren berezko zerbitzarien eta su-ebakien multzoa aparteko 4 zerbitzariekin ere indartuko da hauteskunde hauetarako.


Datuak 30 eskoletatik zuzenean igortzea


Aipatu behar da, Espainian, aurreneko aldiz, Nafarroako Gobernuak hauteskunde hauetan, Iruneko eta eskualdeko 30 eskoletan abian jarriko dituela sakelako telefonoaren bidez datuak sarera zuzenean igortzeko sistema bat, hau da, mahai hauetako Gobernuko ordezkariek ez dituzte mahai bakoitzaren datuak ahotz dei baten bidez igorriko, baizik eta, horretarako, sakelako telefonoan programa bat instalatuta izango dute zenbaketaren datuak sartzeko, eta hura egiaztatu ondoren, Interneten bidez, zenbaketa nagusian sartuko da, telefonista operadore batek tartean jardun beharrik izan gabe, hauteskunde mahaien Gobernuaren gainontzeko ordezkariekin bezala. Horrekin, zenbaketa denbora bizkortzen eta langileak aurrezten dira.


Emaitza horiek guztiak denbora errealean ezagutzera emango dira emaitzen web gune espezifiko baten bidez. Horretara sartzeko Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren orri nagusitik egin behar da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa