Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
26 milioiko hainbat urtetarako gastuak onetsi dira Cortes eta Ablitasko ohiko ureztaketa gaurkotzeko
astelehena, 2007.eko maiatzak 28Nafarroako Gobernuak 26 milioi euroko hainbat urtetarako gastuak onetsi ditu Cortes eta Ablitasko ohiko ureztaketa gaurkotzeko. Aipatu bi proiektuek 4.593 hektarea hartzen dituzte eta heldu den uztailean martxan jarriko dira.
Bi udalerrientzako proiektuaren aurrekontua 28 milioi eurokoa da. Horietarik 18 milioi Ablitasko eskualdearentzat izanen dira (1.628 hektarea), eta gainerako 10 milioiak Kortesentzat (lehen fasea, 1.118 hektarea). Globalki hartuta, proiektuak mesede eginen die 1.500 jabe baino gehiagori.