Castellano | Euskara | Français | English
Gobernuak onetsi du joan zen maiatzaren lehen astean Nafarroako Iparraldean izandako uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda, jasotako kalteak konpentsatzeko diru-laguntza bereziak aplikatzeko xedez.
Nafarroako Gobernuak 26 milioi euroko hainbat urtetarako gastuak onetsi ditu Cortes eta Ablitasko ohiko ureztaketa gaurkotzeko. Aipatu bi proiektuek 4.593 hektarea hartzen dituzte eta heldu den uztailean martxan jarriko dira.
Gobernuak gaur goizean lankidetza hitzarmen bat ontzat eman du Corellako Udalarekin Alhama gimnasio-polikiroldegia eraikitzeko eta batera erabiltzeko. Horretarako, 1.560.000 eurotik gorako aurrekontu bat ezarri da eta bi erakundeek %50 bana finantzatuko dute. Beraz, alderdi bakoitzari 780.000 euro ematea dagokio.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du Tuterako, Corellako, Cintruenigoko eta Fiteroko Udalekin eta "Automóviles del Río Alhama S.A." (ARASA) enpresarekin existitzen den hitzarmena berritzea, Aguilar del Río Alhama eta Tutera arteko autobus zerbitzua, Corella-Castejon bidearekin, berritzeko.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 940.833,69 eurotako gastua ontzat eman du Sesma zeharbidea hobetzeko lanak hobetzeko.
Nafarroako Gobernuak 5,9 milioi euroko gastu onetsi du hainbat toki entitatetako oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko 2007-2008 aldian. Baimena behar-beharrezkoa da, izan ere, gastua hainbat urtetan egitekoa da. Zehatz-mehatz, 5,9 milioi euroko aurrekontutik 2,9 milioi 2007ko ekitaldiaren kargura emanen da, eta gainerako 2,9 milioiak 2008an.