(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

5,9 milioi euroko gastua onetsi da hainbat toki entitatetako oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko 2007-2008 aldian

astelehena, 2007.eko maiatzak 28

Nafarroako Gobernuak 5,9 milioi euroko gastu onetsi du hainbat toki entitatetako oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko 2007-2008 aldian. Baimena behar-beharrezkoa da, izan ere, gastua hainbat urtetan egitekoa da. Zehatz-mehatz, 5,9 milioi euroko aurrekontutik 2,9 milioi 2007ko ekitaldiaren kargura emanen da, eta gainerako 2,9 milioiak 2008an.


Aipatu finantzaketa eskuratuko duten entitateak ondoko hauek izanen dira: Agoitz (315.274 €), Barañáin (304.058 €), Burlata (463.486 €), Zarrakaztelu (193.188 €), Cintruénigo (303.498 €), Corella (433.430 €), Doneztebe (208.582 €), Lizarra (385.716 €), Etxarri Aranatz (190.594 €), Irurtzun (301.334 €), Leitza (409.458 €), Lesaka (267.938 €), Los Arcos (405.280 €), Erriberri (212.344 €), Peralta (452.266 €), Zaraitzu (299.938 €), Viana (236.334 €), Villatuerta (258.368 €) eta Atarrabia (324.652 €).


Oinarrizko gizarte zerbitzuen titulartasuna toki entitateei dagokie. Gizarte Zerbitzuen sistema publikoaren oinarrizko unitatea dira, eta sistema horretan sartzeko atea. Pertsonengandik familiaren eta gizartearen arloetatik hurbilen dagoen maila dira oinarrizko zerbitzu hauek.


Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak ezartzen duenez, gizarte zerbitzuen jarduerak, gutxienez, ondoko la programa hauen bidez garatzen dira: Harrera eta Gizarte Orientabidea; Norbere Autonomiaren Sustapena eta Menekotasun egoeran dauden Pertsonendako Laguntza; Gizarteratzea; eta Haurtzaro eta Familiaren Programa Oinarrizko Laguntzan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa