(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

940.509 eurotako gastu bat ontzat eman da Sesma zeharbidea hobetzeko lanak finantzatzeko astelehena, 2007.eko maiatzak 28

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 940.833,69 eurotako gastua ontzat eman du Sesma zeharbidea hobetzeko lanak hobetzeko.


Proiektuaren exekuzioa eta ordainketak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta bertako Udalak laster sinatuko duten hitzaldi baten arabera araupetuko dira.


Sesma Zeharbideak, egun T itxurako trazadura bat du, NA-129 (Los Arcos-Lodosa) eta NA-666 (Allo-Sesma) errepideek osatuta eta 1000 metroko luzerarekin iparraldetik hegoaldera eta 425 metrorekin, ekialdetik mendebaldera.


Proiektuaren zehetasuna


Proiektuak zeharbidea erabat hobetzea du helburu, bai elkarguneak, galtzadaren dimentsioak eta espaloiak erregulatzeari, eta bai bide-zorua berritzeari dagokionez.


Hain zuzen ere, galtzadari dagokionez, honako dimentsioak dituzten bi errail aurreikusi dira:


- Iparraldeko ardatza, Allorako errepidea (600 metro). 3,50 metro zabalerako bi errail, eta 2 metroko edo gorako espaloiak egingo dira.


- Hegoaldeko ardatza, Lodosarako errepidea (310 m). 3,50 metro zabalerako bi errail eta 2 metroko edo gorako espaloiak izango ditu.


- Mendebaldeko ardatza, Los Arcoserako errepidea (418 m). 3,25 metro zabalerako bi errail eta 1,75 metroko edo gorako espaloiak izango ditu.


Horretaz gain, ardatzetako elkarguneak itxitako glorieten bidez gaindituko dira, 7,50 metroko barne diametroa eta 22 metroko kanpo diametroa duen eraztun-itxurako galtzada batekin, 1,50 metroko inguruko espaloiarekin.


Lanak osatzeko, euri-urak biltzeko sistema bat instalatuko da, bide-zorua berrituko da eta seinale horizontal zein bertikaleko hainbat elementu berrituko da.


Proiektuak guztira 3.024.765 euroko aurrekontua izango du. Horietatik, adierazitakoaren arabera, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 940.509 euro emango ditu. Lana exekutatzeko epea hamar hilabetekoa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa