(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corellako Alhama BHI gimnasio-polikiroldegiko eraikuntzarako konpartitutako udal erabilerako hitzarmen bat ontzat eman da astelehena, 2007.eko maiatzak 28

Gobernuak gaur goizean lankidetza hitzarmen bat ontzat eman du Corellako Udalarekin Alhama gimnasio-polikiroldegia eraikitzeko eta batera erabiltzeko. Horretarako, 1.560.000 eurotik gorako aurrekontu bat ezarri da eta bi erakundeek %50 bana finantzatuko dute. Beraz, alderdi bakoitzari 780.000 euro ematea dagokio.


Aurreikusi da polikiroldegia 2008an abian jartzea, beraz, Nafarroako Gobernuaren finantzazioak lanak exekutatzeko erritmoarekin egingo du bat: 2007. urtean Hezkuntza Departamentuak 390.000 euro emango ditu, eta horiek ordaintzeko proiektuaren erredakzioaren faktura eta ziurtagirien justifikazioa aurkeztu beharko dira; 2008. urtean, Kirol eta Gazteria Nafarroako Erakundeak 390.000 euro emango ditu.


Herrian egun hiru eskola publiko existitzen dira – Alhama BHI, Haur eta Lehen Hezkuntzako "José Luis Arrese" EP eta Arte Eskola-. Horiek gero eta ikasle kopuru gehiago hartu behar dute eten gabe. Hala ere, ikasle horiek guztiek euren gorputz eta kirol heziketarako "José Luís Arrese" Lehen Hezkuntzako eskola ondoan, Gobernuaren diru-laguntzekin eraikitako udal pabilioi bera erabiltzen dute. Horrenbestez, herrian bertako eskolek lehentasuna dute hura eskola-ordutegietan erabiltzeko.


Hiru eskolek ez dute Gorputz Heziketa garatzeko ez lekurik ezta gune nahikorik, eta horregatik, gimnasio-polikiroldegi bat eraiki behar da Alhama BHI-an. Eraikuntza berriari esker, gainera, biztanle guztien kirol-instalazioen premiak aseko dira, izan ere, eskolek instalazioak eskola orduetan erabili ondoren, oso ordu gutxi gelditzen dira udal kiroleko, federatutako kiroleko , hirugarren adinerako, etab. jarduerak garatzeko.


Gimnasio-polikiroldegi berri hau erabiltzeko lehentasuneko eskubidea Alhama BHI eta Arte Eskolaren aldekoa izango da eskola orduetan eta garaietan, baita horien eskolaz kanpo programazioetarako ere. Gainontzeko orduetan, INDJ-ren eskura izango da Corellako Udalak programatzen dituen kiroletarako.


Aipatutako udala proiektua idazteko administrazio izapideez eta dagozkion lanak kontratatzeaz eta exekutatzeaz, eta ondoren hornitzeaz arduratuko da. Bestalde, Hezkuntza Departamentuak eta INDJ-k, dagozkien zerbitzuetako teknikarien bidez, proiektua eta exekuzio lanak ikuskatuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa