(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

579.271 euroko gastu bat ontzat eman da Aguilar del Río Alhama – Tuterako autobus zerbitzua finantzatzeko astelehena, 2007.eko maiatzak 28

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du Tuterako, Corellako, Cintruenigoko eta Fiteroko Udalekin eta "Automóviles del Río Alhama S.A." (ARASA) enpresarekin existitzen den hitzarmena berritzea, Aguilar del Río Alhama eta Tutera arteko autobus zerbitzua, Corella-Castejon bidearekin, berritzeko.


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jarduera honetarako 579.271 euro emango ditu 2007-2010 aldirako. Hitzarmenaren testuan azpimarratzen da linea berriak 2003. urtean abian jarri zirenetik, garraio publiko hau erabiltzen duten bidaiarien kopuruak gora egin duela nabarmen, eta horrenbestez, erabiltzaileek eta udalek positiboki baloratu dutela ekimena. Horregatik, uste da komenigarria dela zerbitzuarekin jarraitzea, ibilbideari, maiztasunari eta ordutegiari dagokien eskaintza mantenduz.


Hamar zerbitzu egunero


Egun, lineak honako ibilbidea hartzen du barne: Baños de Fitero, Fitero, Cintruénigo, Corella, Reina Sofía Ospitalea eta Tutera. Egunero hamar zerbitzu ditu lanegunetan eta gutxiago asteburuetan.


Lineak mantentzeagatik enpresa emakidadunari eragindako defizitaren %65 Nafarroako Gobernuak hartuko du bere gain, eta gainontzeko %35a, berriz, Udalek, biztanleriaren proportzioaren arabera: Tutera, %23,17,;Corella, %5,45; Cintruénigo, %4,79 eta Fitero, %1,59.


Nafarroako Gobernuak emandako kopuruari dagokionez, banaketa honela egingo da: 224.906,46 euro 2007. urtean; 223.775,44 euro 2008. urtean; 222.238,78 euro 2009. urtean eta 220.266,40 2010. urtean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa