(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Día del Navarro ausente" egunaren XIX. Edizioa larunbata honetan antolatuko da Auritzen asteazkena, 2007.eko maiatzak 30

Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionaleko presidenteak, Rosa María Ibáñez, eta Auritzeko alkateak, Iñaki Cilveti, gaur goizean "Día del navarro ausente" egunaren XIX. Edizioa aurkeztu dute. Hura larunbata honetan antolatuko da, ekainak 2, Auritzen.


Nafarroako Etxeen Federazio Nazionala Espainiako beste herrietan existitzen diren zentro nafar guztiak biltzen ditu, eta urtero, jaiegun hau antolatzen du, beste lekuetan bizi diren ehunka nafarrek euren jaiotze herrian gozatu ahal izateko.


Programazioa ekainaren 1ean hasiko da, 20,30ean, Kultur Etxean, "Navarra. Impulso permanente" erakusketaren inaugurazioarekin, eta ondoren Auritz Hiriari omenaldi bat egingo zaio.


Larunbatean, ekainak 2, 11:00etan, Meza bat ospatuko da Orreagako Errege Kolejiatan, Orreagako Abesbatzaren musikarekin. Ondoren, bertaratutakoek klaustroa, Antso Indartsua Erregearen mausoleoa eta Orreagako monumentu multzoaren gainerako ondareak bisitatu ahal izango dituzte.


12,30ean, Orreagatik Auritzerako txango bat antolatuko da, 2 kilometro besterik ez dituen Santiagorako Bidearen etapa bat. Bertaratutakoek hura egin ahal izango dute autobusez edo oinez Zubietako Zanpantzarrarekin batera.


13:00etan, Auritzeko alkateak, Iñaki Cilveti, ongietorria emateko agur bat eskainiko du Udaleko balkoitik eta ondoren, Logroñoko Nafarroako Etxeko presidenteak, Antonio Díaz de Cerio, txupinazoa piztuko du.


Ondoren, Espinal Txarangako Erraldoien konpartsa eta Lizarrako Gaita joleak aterako dira, horretarako instalatutako artisautza saltokietatik zehar.


Bazkaria 14:30ean izango da, pilotaleku atzean ipinitako karpan, eta bazkalondoan, musika eta opari-zozketa izango dira, Maisonave Hotelak, Club Atlético Osasuna klubak eta Portland-San Antonio taldeak eman. 17,30ean, bertako herri kiroleko erakusketa bat izango da. Eta 18,30ean, Casedako Musika Bandaren Kontzertu bat eskainiko da Kultur Etxean, egun honi amaiera jartzeko.


Día del Navarro Ausente eguna dela eta beste autonomia erkidegoetan bizi diren nafarrek egin diren edizioetan hainbat herri ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste: Corella, Lizarra, Olite, Zangoza, Tutera eta Iruña, Elizondo, Viana, Irunberri, Azkoien, Erronkari, Tafalla, Lodosa, Agoitz, Los Arcos, Otsagabia eta Milagro.


Catalan kontseilariak adierazitakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak jai honetarako 39.000 euro eman ditu (6,5 milioi pezeta), eta horiek hainbat jarduera finantzatzeko erabiliko dira, esate baterako: jai honetan parte hartuko dute talde artistikoen emanaldiak, jaira doazen zentro nafar desberdinak Auritzen biltzeko joan-etorriak, eta antolaketaren bestelako gastu orokorrak. Aurreko edizioetan bezala, Auritzeko bizilagunek eta udalak, modu erabakigarrian lagundu dute egun hau antolatzeko.


Horretaz gain, egun hau, "Navarra. Impulso permanente" erakusketa publikoki erakutsiko den foroa izango da, hau da, Nafarroako Gobernuak Zentro Nafarren Federazioaren laguntzarekin urtero sustatzen duen erakusketa. Hura, egun horretatik aurrera, Etxe edo Zentro Nafarra duten Espainiako 13 hiriburuetatik zehar ibiliko da. Erakusketak, panelen eta bideoen bidez, hiritarren ekimena eta esfortzua Nafarroak historian zehar lortutako aurrerapen nagusien guztien atzean daudela, Erdi Arotik gaurko unera arte. Erakusketa hau Auritzen, Kultur Etxean bisitatu ahal izango da eta aurten betetzen den Forua Hobekuntzaren XXV. Urteurrenaren barruan kokatzen da.


Zentro eta Etxe Nafarrentzako laguntzen planak


Catalán kontseilariak azaldu du Nafarroako Gobernuak beste herrietan eta herrialdetan dauden zentro eta etxe nafarrei emateko laguntzen plan bat duela. Plan horren bidez, urtero horietako zentro bakoitzari laguntzak ematen zaizkie funtzionamenduko gastuak, kultur jarduerak eta euren inbertsioak finantzatzeko.


Hain zuzen ere, aurtengo 2007an, Gobernuak guztira 453.000 euro eman die (75 milioi pezeta bainio gehixeago). Era berean, Gobernuak etengabe egun honen antolaketa finantzatu du - el Día del Navarro Ausente -, aurreneko aldiz antolatu zenetik, 1989. urtean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa