(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azken egunak Baluarteko erakusketa bisitatzeko: "Silencios, 22 pintores navarros" asteazkena, 2007.eko maiatzak 30

Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako "Silencios, 22 pintores navarros" erakusketak bere ateak itxiko ditu igandeko 21etan, ekainak 3, bi hilabete erakusgai eman ondoren.


Silencios, 22 pintores navarros

Erakusketaren kartela. ( irudia handitu )

"Punto de Encuentro con el Arte Contemporáneo" programak eskainiko duen lehen erakusketa izan da. Horretaz gain, aurten, beste bi eskainiko ditu, nazioarteko eta Espainiako arte garaikideari buruzkoak, hurrenez hurren. Ekainetik eta iraila arte, areto berberean, "Markus Lüpertz. Cuerpo y paisaje" izeneko erakusketa eskainiko da, Kosme de Barañano-k koordinatuta. Bertan, Alemaniako artista honen lana ikusi ahal izango da, Alemaniako espresionismo berriaren edo pintura basatiaren korrontearen barruan. Urritik abendura arte, María Corral koordinatzaileak egungo Espainiako arteari buruzko bere ikuspegia eta aukera erakusgai jarriko du, "Planes futuros: arte español de los 2000" izenburuko erakusketan.


"Silencios, 22 pintores navarros" erakusketak, dagoeneko 5.000 bisitari baino gehiago jaso ditu, eta bertan, honako maisuen laurogeita zortzi lan ikus daitezke: Florencio Alonso, Juan José Aquerreta, Alfonso Ascunce, Javier Balda, José Miguel Corral, Santiago García, Luis Garrido, Elena Goñi, Antón Hurtado, Miguel Leache, Jokin Manzanos, Ignacio Muro, Félix Ortega, Pedro Osakar, Pedro Osés, Diego De Pablos, Julio Pardo, Dick Rekalde, Jesús Rivero, David Rodríguez Caballero, Pedro Salaberri eta Koldo Sebastián.


Lanak erakusteaz gain, erakusketak osagarrizko hedapen programa bat eskaini du. Hura aurreko maiatzaren 2 hitzaldiarekin hasi zen, Juan Manuel Bonet arte kritikaria eta erakusketa koordinatzailearen eskutik, eta erakusgai jarritako hogeita bi margolarietatik hamabostek eskainitako hitzaldi desberdinekin jarraitu du.


Erakusketaren sarera doanekoa da eta Baluarte Auditoriaren Harresi Aretoan bisitatu daiteke asteartetik ostiralera 17etatik 21etara, eta larunbatetan eta jaiegunetan 11etatik 14etara eta 17etatik 21etara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa