(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren ikasturtean guztira 6.276 ikasle sartuko dira Nafarroako hezkuntza sisteman asteazkena, 2007.eko maiatzak 30

Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du guztira 6.276 ikasle berrik aurretik izena eman duela datorren ikasturtean Nafarroako hezkuntza sisteman sartzeko, beraz, hiru urteko ikasleek kopuruak igoera txiki bat izan du iazkoarekin konparatuta (6.170 ikasle). Horietatik, %58ak aurre inskripzioa ikastetxe publikoetan egin dute, %42ak, berriz, hitzartutako eskoletan egin dute.


Sareen eta ereduen arabera, aurre inskripzioaren datuak hauek izan dira:


Irakaskuntza publikoan, guztira 3.637 ikaslek aurre izena eman dute, horietatik 1.959 ikaslek G-A gaztelerazko irakaskuntza ereduak hautatu dituzte, 314 ikasle berrik ingeleseko irakaskuntzaren British esperientzia eta 1.364 ikaslek, berriz, D eredua. Aurreko ikasturtearen aurre inskripzioarekin konparatuta, G-A ereduek %65eko jaitsiera izan dute (2.103 ikasletik 1.959-ra), D ereduak %11ko igoera izan du (1.229 ikasletik 1.364-ra), eta ingeleseko esperientziaren ikasle berriak %65 igo dira (190etik 314-ra).


Hitzartutako irakaskuntza, guztira 2.639 ikasle berrik eman dute aurretik izena, horietatik 2.138 ikaslek G eta A ereduetan egin dute eta 492 ikaslek D ereduetan. Hitzartutako eskoletako aurre inskripzioari dagokionez, G-A ereduak zer edo zer jaitsi dira, iazkoarekin konparatuta, %2koa, alegia (2.181 ikasletik 2.138-ra), eta D eredurako ikasle berrien kopuruak %5eko hazkuntza izan du hitzartutako eskoletan (467 ikasletik 492-ra).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa