Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Euskarazko eskola lehiaketen sariak banatu dira gaur
ostirala, 2007.eko ekainak 1Aurkeztutako 1.725 lanetatik 34 sari erabaki izan dira
Sarituak
Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendari Nagusia den Femin Villanuevak ikastetxeetan euskaraz egiten diren lehiaketen sariak banatu ditu gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.
Banatutako sariak lehiaketa hauei dagozkie: Literatura lehiaketaren sariak (Poesia eta Narratiba modalitateetan), “Jose Maria Satrustegi” Etnografia saria, “Pedro Diez de Ulzurrun” Deklamazio eta Irrati Gidoien saria eta Bertsopaperen saria.
Lehiaketa horiek guztiak, azken 28 urte hauetan euskaraz antolatu dira ikastetxeetan egiten diren ahaleginak indartzeko, egunerokoan, ikasleen hizkuntza gaitasuna aberasten dutelakoz eta hizkuntzarekin jolasteko eta sortzeko bideak zabaltzen dituztelakoz.
Sari emate ekitaldia
Lehiaketa hauetara guztietara 1.725 lan aurkeztu dira, 306 Narratiban, 102 Poesian, 1.295 Bertso Paperan, 18 Etnografian eta 4 Deklamazio eta Irrati Gidoian (azken hauek taldeko lanak izan dira). Ikasturte honetan 34 sari banatuko ditugu.
Sarituek diploma eta trofeo bana jasoko dute ekitaldi honetan. Lan hauek, 1989az geroztik Hezkuntza Departamentuak zabaltzen duen LENARRIAK bilduman argitaratuko dira.