(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak "Arte Joven" erakusketa inauguratu du Foruaren XXV. urteurrenaren testuinguruan antolatuta ostirala, 2007.eko ekainak 1

Nafarroako Gobernuaren presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean inauguratu du Gotorlekuko Armen Aretoko lehenengo solairuan, "Arte Joven" izeneko erakusketa bat. Erakusketa hori Forua Hobeagotzearen 25. urteurrenaren testuinguruan antolatu da, eta bertan, 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatutako lehiaketan sailkatutako lanak, eta Nafarroako eskola eta irakaskuntza maila desberdinetako 6 eta 15 urte bitarteko 450 eskola haurrek egindako lanak biltzen dira, izen handiko artista plastikoen zuzendaritzapean.


Sanz Presidentea saritutako gazteekin.

Sanz Presidentea saritutako gazteekin. ( irudia handitu )

Dakigun bezala, 2007. urtean Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren indarraldiko 25. urteurrena izango da, alegia, Nafarroako Foru Komunitateko erakundeak eta gaitasunak ezartzen dituen legea. Efemeride hori ospatzeko, Nafarroako Gobernuak ekintza, erakusketa eta argitalpen desberdinak sustatu ditu Hobeagotzea eta bere aplikazioak, giltzariak, balioa eta onurak aztertzeko.


Oroitzapen honetan gazteek ere parte hartzea nahi izan da; hau da, mendearen azken laurdenean jaio zirenak – Hobeagotzea indarrean egon den aldia-. Eta horretarako euren sorkuntzarako gaitasuna eta gizarteari buruzko iritzia artearen bidez adierazteko bultzatu zaie.


Horretaz gain, 16 eta 25 urte bitarteko beste gazte batzuek ere parte hartu dute modalitate desberdinetako arte lanekin, euren kezkak eta sentsibilitate sozial eta artistikoa adierazteko gazte artearen lehiaketa batean. Izen handiko epaimahai batek lehenengo bost sariak eta lau aipamen berezi aukeratu ditu, baita erakusketa honetarako 22 lan hoberenak ere.


Hori guztiak "Ellos crean, ellos dicen" izeneko erakusketa osatzen du. Bertan, gazteenen gaitasun analitikoaren eta adierazpen gaitasunaren ikuspegi erreala eskaintzen da. Erakusketa hori ekainaren 1etik uztailaren 1era arte erakusgai izango da Gotorlekuko Armen Gelako 1. solairuan.


Eskoletako tailer artistikoak, aukeratutako lanak eta lehiaketaren sariak


Aurretik aipatu den bezala, 6 eta 15 urte bitarteko eskola haurrek 10 tailer artistiko egin zituzten izen handiko artisten laguntzarekin, besteak beste: Blanca Razquin andreak Atarrabiako Lorenzo Goicoa eskolako eta Luis Amigó eskolako (Mutiloabeiti) ikasleekin lan egin du; Teresa Sabaté andreak bere tailerra eskaini zien Iruñeko San Cernin eskolako eta Plaza de la Cruz BHI-ko ikasleei; Belén Puyo andreak bere tailer artistikoa garatu zuen Tuteran, Monte San Julián eta San Francisco Javier eskoletako ikasleekin; June Crespo andreak Zizur Txikiko San Fermín Ikastolako eta Barañaingo Alaiz eskolako ikasleekin lan egin zuen; eta Marijose Recalde andreak tailerrak garatu zituen Marcillako Marqués de Villena BHI eta Lizarrako Santa Ana eskolan.


Bestalde, Arte Gazteko Lehiaketa 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendu zitzaien, eta bertan, artista gazte bakoitzari gehienez bi lan desberdin entregatzeko aukera eman zitzaion. Epaimahai bat eratu zen, Pedro Manterola Armisén jaunaren lehendakaritzapean, Jorge Oteiza Museoaren Fundazioko zuzendaria eta honako bokalekin: Luis Badosa, Arte katedraduna; Fernando Redón, arkitektoa; Moisés Pérez de Albéniz, arte galeriako langilea; eta Carlos Cánovas, argazkilaria.


Epaimahai honek bost sari berdin eman zituen, bakoitza 1.800 eurotan eta oroitzapeneko eskultura batekin. Irabazleak hauek izan ziren: Cristina Jiménez Gómez, "Extravíos" lanarengatik (mihise gaineko akrilikoa eta olioa); Iker Serrano Robles, "The Golden Age (II)" lanarengatik (mihise gaineko olioa); Jon Juarez Gaztelu, "Actitud pasiva, destructiva y silenciosa" lanarengatik (teknika mistoa); June Crespo Oyaga, "Ostra" lanarengatik (paper gaineko ikatz-ziria); eta Mónica López Garbayo, "Pulchrum/dichoso, alegre, feliz, glorioso" lanarengatik (teknika mistoa).


Bestalde, honako artistei bost aipamen berezi egin zitzaizkien: Amaia Gracia Azqueta, "Autorretrato de una coetánea" lanarengatik (paper gaineko grafitoa); Orreaga Vázquez Valencia, "Chiloé, en el puerto…" lanarengatik (argazkigintza); Raquel Samitier Castillón, OMG’S lanarengatik (esmalte akriliko distiratsua); eta Sergio San Martín Cerezo, "Cerezo Dance" eta "Pasos" lanengatik (azken honek bi aipamen jaso zituen).


Horretaz gain, epaimahaiak guztira 22 lan finalista sailkatu zituen, erakusketa publiko honen funtsa osatzeko. Lanak hauek dira: : Martirio urbano, mihise gaineko akrilikoa, Amaia Aizpún andrearena; Avance publicitario Contrato (Terra Nostrum), bideoa, Gorka Bolea Ilundain jaunarena; Ostra, paper gaineko ikatz-ziria, June Crespo Oyaga andrearena; Autorretrato de una coetánea, paper gaineko grafitoa, Amaia Gracia Azqueta andrearena; Estado Boomerang, mihise gaineko akrilikoa eta olioa eta Extravíos, mihise gaineko akrilikoa eta olioa, biak Cristina Jiménez Gómez andrearenak; Actitud pasiva, destructiva y silenciosa, teknika mistoa, Jon Suárez Gaztelu jaunarena; Pulchrum/dichoso, alegre, feliz, glorioso, teknika mistoa Mónica López Garbayo andrearena; Tríptico, mihise gaineko akrilikoa eta olioa, Mónica López Garbayo andrearena; Le cheval, teknika mistoa, Marta Manzanal González de Lara andrearena; eta Un camino, mihise gaineko teknika mistoa, Cristina Recalde Frisón andrearena.


Honako lanek osatzen duten sailkatutakoen zerrenda: Paisaje particularmente habitable, Transfer, olioa eta argizaria, eta OMG’S, esmalte akriliko distiratsua, biak Raquel Samitier Castillón andrearenak; Cerezo Dance eta Pasos bideoak, biak Sergio San Martín Cerezo jaunarenak; The Goleen Age (I), mihise gaineko olioa, eta The Goleen Age (II), mihise gaineko olioa, Iker Serrano Robles jaunarena; Paco, argazkia, Javier Solozabal Amorena jaunarena; Sin título, argazkia, Javier Solozabal Amorena jaunarena; Materia, teknika mistoa, de Leyre Urbeltz Munuce andrearena: Variaciones, teknika mistoa (grabatutako paper gaineko inprimatze digitala eta kalkografía, Orreaga Vázquez Valencia-rena; Chiloé, en el puerto…, argazkia, Orreaga Vázquez Valencia-rena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa