(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Trafiko istripuetako hildakoen kopuruak %26,9ko jaitsiera izan du urtarrila - maiatzean, iazko aldi berberarekin konparatuta ostirala, 2007.eko ekainak 1

Maiatzean 2 lagun hil ziren Nafarroako hiri eta hirien arteko errepidetan; aurten, guztira 19 lagun hil dira. 2006. urteko aldi berberarekin alderatuta, Foru Komunitateko trafiko istripuetako hildakoen kopuruak %26,9ko jaitsiera izan du.


Bi lagun hil dira maiatzean Nafarroako hiri eta hiri arteko errepideetan, beraz, aurtengo lehenengo bost hilabetetan, guztira 19 hildako izan dira (4 urtarrilean, 3 otsailean, 8 apirilean eta aipatutako biak maiatzean).


2006. urteko aldi berberari dagokionez (26 hildako urtarrila eta maiatza artea), Foru Komunitateko trafiko istripuetako hildakoen kopuruak %26,9ko jaitsiera izan du, beraz, Nafarroako Gobernuaren Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategia aise betetzen ari da, alegia, 2006. urteko kopuruarekiko (55 hildako) %10 jaistea.


Hain zuzen ere, 2006. urtea izan zen Nafarroan hildako kopuru gutxien izandako urtea, beraz, 2010 urterako 2000. urteko heriotza tasaren %50 murrizteren Europako helburua bete zen (Nafarroan azken urte horretan 118 lagun hil ziren).


Maiatzean hildako lagunak hauek izan ziren: Lantzen, maiatzak 3, 24 urteko gazte batek kamioi baten aurka talka egin zuen Iruña-Behobia N-121-A errepidean; eta aurreko astelehenean, maiatzak 28, Artiedan (Urraul Behea), 84 urteko gizon bat hil zen Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidetik atera zelako.


Nafarroan hildako oinezkorik ez


Aurtengo 19 hildakoetatik, bat txirrindularia zen eta gainontzekoak ibilgailuetako gidariak edo bidaiariak. Horietako bat adinez txikikoa zen, zortzik 18 eta 35 urte bitartean zituzten, hiruk 36 eta 45 artean eta zazpik, berriz, urte gehiago. Nafarroako hiri eta hiri arteko errepidetan, aurten, ez da oinezkorik hil.


Nafarroako trafiko poliziek bereziki zaintzen dituzten errepideei dagokienez (Foruzaingoa eta Guardia Zibila), aurtengo emaitzak oso onak dira Erriberan. Bertako errepide nagusietan (AP-68, A-68 eta N-232, AP-15, NA-134 eta N-121) ez da hildakorik izan, iaz, berriz, urtarrila – maiatzean 6 lagun hil ziren, horietako 5 Ebro Ardatzaren NA-134 errepidean.


Iruña – Behobia errepideari dagokionez (N-121-A), aurten bi hildako izan dira, otsailaren 28an Lesakan izandakoa eta maiatzaren 3an Lantzen gertatutakoa, 2006. urteko urtarrila – maiatzean izandako hildako bakarra baino gehiago (otsailak 1 Arraitzen), baina beste urtetan baino askoz gutxiago, esate baterako: 6 hildako 2005eko urtarrila – maiatzean (urtarrilak 19 Etxalarren; martxoak 9 Anuen; martxoak 26 bi hildako Zozaia-Baztanen; maiatzak 17 Ultzaman: eta maiatzak 25 Lesakan).

Dokumentazioa:
Relación de accidentes mortales 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa