(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Carlos J. Martínez Álava jaunaren lana argitaratu da: "Del románico al gótico en la arquitectura navarra"

asteartea, 2007.eko ekainak 5

Kultura eta Turismo Departamentuak Carlos J. Martínez Álava jaunaren lana argitaratu du: "Del románico al gótico en la arquitectura de Navarra", Arte bildumaren barruan. Liburua bere doktorego-tesiaren lehen liburukiaren laburpen bat da, Nafarroako Unibertsitatean defendatua. Aipatutako tesiarekin Espainiako Doktoreen Errege Akademiaren saria jaso zuen 1998/1999 ikasturtean aurkeztutako Giza Zientzietako tesi hoberena izateagatik.


Del románico al gótico

Argitalpenaren azala.


Kristautasunaren mendebaldeko beste lekuetan bezala, Nafarroako erresuman, XII. mendeko azken herena eta XIII. mendeko lehenengo hamar urteen artean, eraikuntza zabaldu zen, eta ondorioz, Erdi Aroko eraikin nagusienak sortu ziren, besteak beste, La Oliva (1165 inguruan) eta Fiteroko (1175 inguruan) monasterio handiak. Horiekin batera, Iratxeko lanen orientazio berria aipatu behar da.


1175. urte inguruan, tenplu ugari sustatu ziren. Horiek, zegoeneko, batez ere hirietan zeuden, esate baterako: Irantzuko monasterioa, Tuterako katedrala, San Pedro de la Rua, Santa María Jus del Castillo eta San Miguel Lizarran. Halaber, garai horretan, Zangozako Santa Maria katedraleko eraikuntzari berriz ekin egin zitzaion, XII. mendeko lehenengo erdian hasi ondoren. Mendeko azken urtetan, Oliteko San Pedro, Iruñeko San Nicolás eta Lizarrako San Juan eraikitzen hasi ziren. Une horretan, Iruñeko Jauregia eraiki zen, eta Iruñeko katedraleko eta Oliteko jauregi zaharreko zenbait gela berritu zen. Eraiki horien azterketak erromaniko berantiarraren eta lehen gotikoaren artean kokatzen ditu, gotiko klasikoan zuzenean amaitzen ez den sorkuntza bilakaera batean.


Ia eraikin guztiek bilakaera konplexua izan dute. Denbora asko eman zuten eraikitzen, eta ondorioz, tradiziozko joerak eta kontzeptu estilistiko berrien garapena elkarrekin bizi ziren bertan. Eraikuntza faseak tarte kronologiko zabalean kokatzen dira; alegia, XII. mendeko azken herenaren lehenengo urtetik XIV. mende erdialdera arte. Jakinak, aztertutako arkitektura proposamenak sortzeko aldia eta erabateko indarraldia XII. mendeko azken herena eta XIII. mendeko lehen herenaren bitartean kokatzen dira. Aipatutako ia ezaugarri guztiak 1200. urte ingurukoak dira.


Carlos J. Martínez Álava jauna Geografia eta Historian lizentziatu zen, Artearen Historia atalean, Madrileko Unibertsitate Konplutentsean, 1987. urtean. 88/89, 89/90 eta 90/91 ikasturtetan Nafarroako Gobernuaren beka jaso zuen, Ikertzailearen Prestakuntza Pertsonalaren programaren barruan. Artearen Historiako doktorea da, Nafarroako Unibertsitatearen eskutik, 1999. urtetik eta Doktoreen Errege Akademiaren Saria jaso zuen, Espainian, 1998/1999 ikasturtean defendatutako giza zientzien tesi hoberenarengatik.


Tokiko historiari buruzko hedapen artikulu anitz idazteaz gain, bere argitalpenen artean honako hauek aipa daitezke: "La escultura gótica". "En La Catedral de Pamplona". I Lib., 274-354. orr., Iruña, 1995; "Itinerarios por el Casco Viejo. Seis paseos para no perderse Pamplona". Iruña, 1999; "Del románico al gótico en la arquitectura rural de los valles occidentales de la merindad de Estella". Vianako Printzea, Iruña (2000), 307-348.orr.; "Arte español del siglo XX". Errioxako Unibertsitateko Fundazioa. 2000. Egile-kidea Javier Manzanos Garayoa jaunarekin batera; "El arte románico en Navarra". Iruña, 2002. Egile-kidea Clara Fernández-Ladreda eta Javier Martínez de Aguirre jaun-andrearekin batera; "Del románico al gótico en la arquitectura de Navarra: un problema terminológico entre creación y evolución" Vianako Printzea, Iruña (2003), 255-293.orr , eta "La imagen de Santa María y los sepulcros medievales", "En La Catedral de Tudela", Iruña, 2006.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa