(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako 10.114 eskola-haurrek marrazkien eta ipuinen Edutranqui V. Lehiaketan hartu dute parte

asteazkena, 2007.eko ekainak 6

"Tranqui, vive deportivamente" 2007ko Kiroltasuna sustatzeko Kanpainaren barruan, Nafarroako Gobernuak Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez antolatuta, gaur asteazkena, entregatu dira euskara eta gaztelerako Marrazkien eta Ipuinen Edutranqui V. Lehiaketako sariak. Aipatutako lehiaketa Hezkuntza Bereziko, Haur Hezkuntzako Lehen Hezkuntzako, eta Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko Nafarroako ikasle guztiei zuzentzen zaie, eta bertan 10.114 eskola-haurrek hartu dute parte.




"Marrazkiak" atalean 8.341 eskola-haurrek eta 128 eskolek hartu dute parte. "Ipuinak" atalean, 1.837 ikaslek hartu dute parte gaztelerako sailean eta 386, euskarakoan. Guztira, 98 eskola.





Ekitaldian, kiroltasunaren aldeko hiru proiektu hoberenei ere sariak entregatu zaizkie, eskolek garatutakoak. Saritutako eskolek (zortzi aurkeztu dira) 600 euroko sari bat jaso duten kirol materialean.





Sariak Printzearen Gotorlekua Egoitzan entregatu dira, eta bertan, Kirol eta Gazteria Departamentuko zuzendari gerentea, Javier Trigo Oubiña, eta maila bakoitzeko irabazle guztiak izan dira:





Marrazki Lehiaketako lehenengo eta bigarren sailkatuek, Hezkuntza Berezia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1-2. mailak, Lehen Hezkuntzako 3-4. mailak eta Lehen Hezkuntzako 5-6. mailetako kategorietan, eta euskarazko eta gazteleretako ipuinen lehiaketako sailkatuek, Lehen Hezkuntzako 5-6. mailak eta Bigarren Hezkuntzako 1-2. mailak, 150 eta 120 eurotako saria jasoko duten kirol materialean, hurrenez hurren.



Mailak eta irabazleak

MARRAZKIAK


HEZKUTZA BEREZIA

1. saria Antonio da Ascencao-rentzat, Isterria HBIkoa; 2. saria Jesús Mª García Muñoz eta Andrés Muñoz Garde-rentzat, Iruñekoak.

HAUR HEZKUNTZA:

1. saria Irache Jiménez Cruz-rentzat, Haur Hezkuntzako 3. maila, Lerineko Dña. Blanca de Navarra E.P. 2. saria Maria Samanes-entzat, Haur hezkuntzako 3. maila, Iruñeko San Cernin Eskola.

LEHEN HEZKUNTZAKO 1 ETA 2. MAILAK

1. saria Natalia Martínez Fernández-entzat, Lehen Hezkuntzako 2. maila, Zizurreko Camino Santiago E.P., eta 2. saria Leyre Estévez Coloma-rentzat, Lehen hezkuntzako 2. maila, Tuterako Griseras E.P.

LEHEN MAILAKO 3. ETA 4. MAILAK

1. saria Nerea Rodríguez Arizaletarentzat, Lehen hezkuntzako 3. maila, Mendillorri E.P.; 2. saria Javier Ciriza Bretos-entzat, Lehen hezkuntzako 4. maila, Iruñeko Sta. Mª la Real Eskola.

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAK :

1. saria Amaia Azcarate Ruiz-entzat, Lehen hezkuntzako 6. maila, El lago de Mendillorri E.P.; 2. saria Inge Zelaia Zubikoarentzat, Lehen hezkuntzako 6. maila, Etxarri-Arantzeko San Donato I.P.

GAZTELERAKO IPUINAK


LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAK

1. saria Javier Mendaza Navarro-rentzat, Lehen hezkuntzako 5. maila, San Adrianeko Alfonso X el Sabio E.P.; 2. saria Carmen Salgado Moreno-rentzat, Lehen hezkuntzako 6. maila, Iruñeko Sta. MarÍa la Real Eskola.

BIGARREN MAILAKO 1. ETA 2. MAILAK

1. saria Iñaki Rodriguez Irigoyen-entzat, DBHko 2. maila, Burlatako Regina Pacis Eskola; 2. saria, Alba Abaurrea Roldán-entzat, DBHko 2. maila, Tafallako. Sancho el Mayor eskola.

EUSKARAZKO IPUINAK:


LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAK

1. saria Idoia Krutxaga Artutxentzat; Lehen hezkuntzako 5. maila, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola; 2. saria Leire Estanga Aranbarrirentzat, Lehen hezkuntzako 6. maila, Lekunberri Ikastetxea.

BIGARREN HEZKUNTZAKO 1 ETA 2. MAILAK

1. saria Jjavier Rueda Oyarbiderentzat, DBHko 1. maila, Aralarko M. Donea DBH Altsasu; 2. saria Maitane Alzuri Otxotekorentzat, DBHko 2. maila, Arantzako Herri Eskola.

SARITUAK. ESKOLA PROIEKTUAK


-Tuterako Monte San Julian E.P: kiroltasunaren aldeko jardueren programa bat aurkeztu du, hezkuntza komunitate guztia barne hartuta.


-Tuterako Elvira España E.P.: kiroltasunaren aldeko jarduera programa bat aurkeztu du, ikasle guztiak (haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako 6. maila arte) eta irakasleak barne hartuta. Era berean, dodekalogo eta burutu beharreko jarduera berriak sortu ditu, goiz guztian zehar garatzeko.


- Iruñeko Iturrama BHI: kiroltasunari buruzko proiektu bat aurkeztu du, DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta eta diziplina arteko izaerarekin (euskaraz, ingelesez, frantsesez, gazteleraz eta E.F.). Hura maiatzaren 2a eta ekainaren 25a artan garatuko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa