Castellano | Euskara | Français | English
"Tranqui, vive deportivamente" 2007ko Kiroltasuna sustatzeko Kanpainaren barruan, Nafarroako Gobernuak Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez antolatuta, gaur asteazkena, entregatu dira euskara eta gaztelerako Marrazkien eta Ipuinen Edutranqui V. Lehiaketako sariak. Aipatutako lehiaketa Hezkuntza Bereziko, Haur Hezkuntzako Lehen Hezkuntzako, eta Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko Nafarroako ikasle guztiei zuzentzen zaie, eta bertan 10.114 eskola-haurrek hartu dute parte.
Nafarroako ekonomiak eragindako Barne Produktu Gordinak (BPG) urteen arteko %4,2ko hazkuntza erregistratu zuen 2007ko lehenengo hiruhilekoan, alegia, aurreko aldian lortutako tasa baino hamartar bat gehiago. Horrela nabarmendu da Coyuntura Económica de Navarra izeneko argitalpenaren 65. zenbakian, gaurko prentsaurrekoan Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Francisco Iribarren aurkeztua.
Asturiaseko eta Vianako Printzea buruzagi izango da bihar, osteguna, hilak 7, Leireko San Salvador Monasterioan antolatuko diren ekitaldietan. Bertara, 150 lagun gonbidatuta daude (Nafarroako Foru Komunitateko agintariak eta ordezkariak, sarituaren senitartekoak eta lagunak), baita publikoa ere.