(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Felipe de Borbon Printze Jaunak bihar Leiren 2007ko Kulturako Viana Printzearen Saria Pedro Iturralde musikariari entregatuko dio

asteazkena, 2007.eko ekainak 6

Asturiaseko eta Vianako Printzea buruzagi izango da bihar, osteguna, hilak 7, Leireko San Salvador Monasterioan antolatuko diren ekitaldietan. Bertara, 150 lagun gonbidatuta daude (Nafarroako Foru Komunitateko agintariak eta ordezkariak, sarituaren senitartekoak eta lagunak), baita publikoa ere.



Honakoa da ekitaldien garapen proiektua:


11,20ean: Asturiaseko eta Vianako Printzea daraman helikopteroa Leireko Monasterioaren inguruko aparkalekuan lurreratuko da.


Iristerakoan kanpaiek jo egingo dute.


Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, aire-ontziko eskaileratxora joango da Printzea agurtzeko.


Printzeak, Nafarroak Presidentearekin batera, oinez egingo ditu heliportua eta Monasterioa banatzen dituzten 50 metroak.


11,25ean: Monasterioko absideen plazan, Gobernuko Presidenteak Foru KOmunitateko lehenengo agintariei aurkeztuko die Asturiaseko eta Vianako Printzea, agurtzeko ilaran antolatuta.


Honako agintariek aipatutako ilara osatuko dute:


Nafarroako Parlamentuko Presidentea, Rafael Gurrea Induráin.


Foru Komunitateko Gobernuaren Ordezkaria, Vicente Ripa González.


Yesako alkatea. José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.


Gobernu presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes


Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria, Javier Caballero Martínez


Toki Administrazioko kontseilaria eta Gobernuaren Bozeramailea, Alberto Catalán Higueras


Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilaria, José Andrés Burguete Torres


Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco


Kultura eta Turismo – Vianako Printzearen Erakundearen kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.


Osasun kontseilaria, María Kutz Pieroncely


Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.


Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.


Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.


Industria, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.


Agintarien ilaratik metro batzuk aurrerago, kriptara sartzeko ate ondoan, Presidenteak Printzea erlijio hierarkiei aurkeztuko die. Honako hauek bilduko dira:


-Iruñeko Artzapezpikua eta Tuterako Apezpikua, Fernando Sebastián Aguilar


-Leireko Abade Mitraduna, Luis Pérez


-Dimititu duen Abadea, Augusto Pascual


2007ko Kulturako "Vianako Printzea" Saria entregatzeko ekitaldia


11,30ean: Printzea, kriptaren pasabidetik, Ostatuko Patiora pasako da, eta bertan, 2007ko Kulturako "Vianako Printzea" Saria Pedro Iturralde Ochoa jaunari entregatuko dio.


Ekitaldiaren lehendakaritza abade-elizako iparraldeko horma aurrean kokatuko da, Vianako Printzearen barkazio heraldikoaz apainduta. Lehendakaritza horrek oholtza bat izango du eta horren gainean ohorezko aulki bat ipiniko da Printzea esertzeko, eta horretaz gain, kantadera bat ipiniko da, hitzaldiak, egiteko Espainiako, Nafarroako eta Europako banderak jarriko dira eta saria egiaztatzen duen diploma uzteko mahaia bat kokatuko da.


Agintariak, Kulturako Nafarroako Kontseiluaren kideak eta gonbidapenak oholtza aurreko aulkietan eseriko dira. Leku berezi batean, Pedro Iturralde Ochoa eseriko da.


Printzea ohorezko aulkira iristen denean, Nafarroako Gobernuaren Tronpeta eta Tinbal Bandak Himno Nazionala eta Nafarroako Himnoa joko ditu.


Nafarroako Gobernuaren Presidentea kantaderara joango da eta bere hitzaldia eskainiko du.


Falceseko Nuestra Señora de las Nieves Abesbatzak, Pablo Amorena jaunaren zuzendaritzapean, konposizio txiki bat abestuko du.


Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritzako Zuzendari Nagusiak, Ildefonso Sebastián Labayen, kantaderatik, saria emateko Foru Dekretua irakurriko du.


Ondoren, Pedro Iturralde Ochoa jauna oholtzara igoko da. Asturiaseko eta Vianako Printzeak Saria egiaztatzen duen diploma entregatuko dio, eta ondoren, sarituak, kantaderatik, eskerrak emateko hitz batzuk eskainiko ditu.


Abesbatzak beste konposizio bat abestuko du.


Asturiaseko eta Vianako Printzeak, kantaderatik, bere hitzaldia emango du.


Ekitaldia amaitzeko abesbatzak beste abesti bat abestuko du.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Biografía de Pedro Iturralde
Premio Príncipe de Viana

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa