(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako ekonomiak bere hazkuntza erritmoa sendotu du 2007ko lehenengo hiruhilekoan

asteazkena, 2007.eko ekainak 6

Nafarroako ekonomiak eragindako Barne Produktu Gordinak (BPG) urteen arteko %4,2ko hazkuntza erregistratu zuen 2007ko lehenengo hiruhilekoan, alegia, aurreko aldian lortutako tasa baino hamartar bat gehiago. Horrela nabarmendu da Coyuntura Económica de Navarra izeneko argitalpenaren 65. zenbakian, gaurko prentsaurrekoan Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Francisco Iribarren aurkeztua.



BPG indizeak urteen arteko %4,2ko hazkuntza erregistratu zuen, hau da, aurrek aldian lortutako hamartar bat baino gehiago eta Espainia osoan izandako hazkuntzaren baino bi hamartar gehiago


Era berean, aipatutako tasak ehuneko puntuko hamartar batean gainditu zuen Estatistikako Erakunde Nazionalak (INE) Espainia osorako balioetsitakoa. Hura %4,1era iritsi zen aurreko aldiko %4tik abiatuta. Goranzko joera duten ibilbide horien aurrean, euro zonaldeko BPG indizek bi hamartar atzeratu zuen bere hazkuntza erritmoa, %3an kokatuz, Eurostateko lehenengo balioespenei jarraiki.


Eskaintzaren ikuspuntuaren arabera, Nafarroako ekonomiaren hedapen erritmoa nabarmen bizkortu zen 2007. urte hasieran, industria adarrak lehenera ekartzeko prozesua sendotu zelako eta eraikuntzaren goranzko profila zabaldu zelako. Bi ibilbideek zerbitzuek izandako atzerapen txikia konpentsatu zuten. Hala ere, azken horren bi adarren balio erantsiak industria arlokoak baino igoera altuagoa adierazi zuen.


Nekazaritzaren balio erantsi gordinak %0,7ko igoera izan zuen urteko lehenengo hiru hilabetetan, 2006. urte amaierako %0,4a abiapuntu hartuta. Hobekuntza abeltzaintza ekoizpenen aldeko jarreran oinarritu zen, batez ere, hegaztien haragien igoerak bultatuta, eta neurri txikiagoan, txerrien haragiek bultzatuta.


Herrietako barne eskaeraren barruan, amaierako kontsumoaren gastuak %4ko erritmoa hazten jarraitu zuen, alegia, aurreko urte osoan zehar lortu zen tasa bera, baina bere osagai nagusiak, etxebizitzetako kontsumoa, zenbait hamartar galdu zuen, %3,7ko hazkuntza izanik. Kapitalaren eratze gordinak, hein bereran, hazkuntzaren tasa %5,6ra igo zuen, aurreko %5,3tik abiatuta.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa