(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Felipe de Borbon jaunak Leiren 2007ko Kulturako Viana Printzea Saria entregatu dio Falceseko Pedro Iturralde musikariari

osteguna, 2007.eko ekainak 7

Asturiaseko eta Vianako Printzea, Felipe de Borbon jauna, gaur goizean buruzagi izan da Leireko San Salvador Monasterioan eta 2007ko Kulturako Viana Printzea Saria entregatu dio Pedro Iturralde musikariari (Falces, 1929). Bertan Nafarroako Errege-erreginaren tradiziozko Omenaldia ere egin da. Ekitaldira 150 lagun bertaratu dira gonbidatu gisa (Nafarroako Foru Komunitateko eta Estatuko agintariak eta ordezkariak eta sarituaren senitartekoak eta lagunak). Publikoa ere bertan bildu da.


Pedro Iturralde interpreta una pieza de Mussorggsky ante la mirada del Príncipe

Pedro Iturraldek Mussorggsky-ren pieza bat jo du Printzearen begirada adiaren aurrean. ( irudia handitu )


Asturiaseko eta Vianako Printzea 11,20ean iritsi da Leireko Monasterioa eta Nafarroako Gobernuaren Presidente lanetan diharduen Miguel Sanz Sesma jaunak harrera egin dio.


Ondoren, Monasterioko absideen plazan, Gobernuko Presidenteak Asturiaseko eta Vianako Printzeari FOru Komunitateko agintariak aurkeztu dizkio, honako hurrenkeraren arabera: Nafarroako Parlamentuko Presidentea, Rafael Gurrea Induráin; Foru Komunitateko Gobernu ordezkaria, Vicente Ripa González; Esako alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos; Gobernuko Presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes; Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez; Toki Administrazio kontseilari eta Gobernuko Bozeramailea, Alberto Catalán Higueras; Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres; Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco; Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón; Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely; Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo; Herri Lan, Garraioak eta Komunikazioak kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte, eta Industria, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel. Espainiako Gobernuari dagokionez, Lurralde Lankidetzako Estatuko idazkaria izan da, Ana Leiva.


Agintarien lerrotik zenbait metro aurreraxeago, kriptara sartzeko ate ondoan, Presidenteak Printzeari aurkeztu dizkio Iruñeko Artzapezpiku eta Tuterako Gotzaina, Fernando Sebastián Aguilar; Leireko abade mitraduna, Luis Pérez, eta dimititu duen abadea, Augusto Pascual.


Discurso de Predro Iturralde

Pedro Iturralde bertaratutako publikoari zuzentzen zaio. ( irudia handitu )


"Vianako Printzea" sariaren entrega


Kulturako Vianako Printzea Saria entregatzeko ekitaldia, ohikoa denez, monasterioko ostatu patioan izan da. Asturiaseko eta Vianako Printzea ekitaldiko buruzagia izan da, abade elizako iparraldeko horma ondoan, Vianako Printzerriko barkazio heraldikoarekin eta Espainiako, Nafarroako eta Europako banderekin apainduta. Agintariak, Kulturako Nafarroako Kontseiluko kideak eta beste gonbidatuak oholtza aurreko aulkietan eseri dira eta leku berezi batean, Pedro Iturralde Ochoa eseri da. Ekitaldi hasieran, Nafarroako Gobernuaren Tronpeten eta Tronpen Bandak Himno Nazionala eta Nafarroako Himnoa jo du.


Ekitaldi hasierako hitzaldian, Nafarroako Presidenteak nabarmendu du Errege Familiari asko interesatzen zaila Foru KOmunitatea eta Pedro Iturralde jaunaren ibilbidea goraipatu du, baita jazzaren balioak hedatzearen alde egindako lanak ere. Hori guztia dela eta, Falceseko musikaria zoriondu du. Azkenik, Asturiaseko eta Vianako Printzeari eskerrak eman dizkio etortzeagatik eta zoriondu du jaio berri den Sofia infanta andrearengatik.






Mussorggsky-ren melodia bat


Ondoren, Pedro Iturralde oholtzara igo da eta Asturiaseko eta Vianako Printzeak saria egiaztatzen duen diploma bat entregatu dio. Eskerrak emateko hitzen artean, Pedro Iturralde jaunak nabarmendu du berarentzat ohore handia dela sari hau jasotzea, eta pozik, ase eta harro sentiarazten duela. Era beran, gogora ekarri ditu bere musika eta gizaki prestakuntzan lagundu zuten pertsona guztiak. Azkenik, goi saxo batez, Mussorggsky-ren "Cuadros de una exposición" lanaren "El viejo castillo" melodia jo du eta emazteari, Paquita anaiari, eta "bizitzan ezinbestekoak izan arren hemen ez dauden bi pertsonei" dedikatu die.


Ekitaldian zehar Falceseko Nuestra Señora de las Nieves Abesbatzak abestu du, Pablo Amorena-ren zuzendaritzapean.


Ondoren, Nafarroako Errege-erreginari omenaldia egin zaie, absideen plazan. Abade-eliza barruan, Himno nazionala organoz jotzen ari ziren bitartean, Printzea ohorezko aulkian eseri da, presbiterio ondoan. Iruñeko Artzapezpikuak elizkizuna eman du, eta Monasterioko Abadea eta apaizak berarekin izan dira.


Mezaren musika Monasterioko Monjeen Abesbatzaren eta Zangozako NOra Abesbatzaren eskutik garatu da.


Eskaintzaren unean, Gobernuaren Presidentea bere lehenen ilarako lekutik presbiterio erdialdera joan da, eta bertan, Abade Mitradunari entregatu dio Antzinako Nafarroako Gorteek bozkatzeko erabiltzen zituzten zilarrezko hautestontzietako bat eusten duen erretilua. Bertan, Instituzioetako dohaintza sinbolikoa dago, Monasterioaren kultua mantentzeko.


Meza amaitzerakoan, Printzea, Gobernuko Presidentearekin eta Monasterioko Komunitatearekin batera, Nafarroako Errege-erreginaren hilobira joan da, tenplu bereko iparraldeko horman. Asturiaseko eta Vianako Printzeak lore gorriko koroa bat utzi du, honako legendarekin: "Felipe, Príncipe de Asturias y de Viana".


Ondoren, bazkaria izan da, honako menuarekin: 1. Nafarroako zainzuri zuriko sortak, perretxikoez beteak, musselina arinarekin; 2. Azpizun eskalopinak foiez eta sagarrez betetan, patata eta tipulin freskoz beteriko ravioli-rekin; 3. Hostopil tarta bainila krema eta izozkiarekin txok eta cookie-kin. 4. Kafea.


Hitzaldiak



Irudien galeria 


El príncipe Felipe entrega el premio a Pedro Iturralde    Pedro Iturralde con su saxo    La familia de Pedro Iturralde
Sari ematea                        Iturraldek entzuleei agurtzen  Familiarekin


La comunidad de Leyre    Con el Consejo Navarro de Cultura    Almuerzo. Mesa presidencial
Leyreko komunitatearekin    Kultura Kontseilua                Bazkaria


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa