(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kiroltasun Galaren zortzigarren edizioak gaur gauean Nafarroako kirola bilduko du ostirala, 2007.eko ekainak 8

Chente García eta Carlota Ciganda-k Nafarroako kirolarik jatorrenaren saria jaso dute, hurrenez hurren, Kiroltasuneko Galan, bertan, beste hamalau kirolarik, entrenatzailek eta kirolarekin lotutako erakundek sariak jaso dituzte. Ekitaldi hau antolatu da "Semana de la Deportividad" testuinguruan, ekainaren 4 eta 10 bitartean antolatuta.


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen bidez antolatuta, gaur, ostirala, hilak 8, Iruña Park Hotelean antolatu da Kiroltasun Galaren zortzigarren edizioa. Juan Carlos Rivero kirol kazetaria aurkezpen lanaz arduratu da eta bertan kirol esparruko 300 lagun inguru bildu dira.


Ekitaldi berberean, Kiroltasun Sariak entregatu dira (2006-2007 denboraldia), Nafarroako Kiroltasun Mahaiak eta komunikabideek emanak. Mahaiak euren sariak eman dizkie euren kirol ibilbidearengatik nabarmendu diren edo "Tranqui, Vive deportivamente" kanpainaren edukiarekin bat egin duten kirol jarduerak burutu dituzten kirolariei eta erakundeei, gainontzeko kirolarientzat edo gizartearentzat, oro har, eredugarriak direlako Bestalde, komunikabideek "TRANQUI" saria entregatu diete zelaian izandako jarrerarengatik nabarmendu diren kirolariei, eta kirol denboraldi honetan kirol balioak hedatzearen alde lan gehien egin duten erakundeei.


Sariak eta sarituak


Komunikabideek honako sariak eman zizkieten honako kirolariei:




Nafarroako Kiroltasun Mahaiak, bestalde, honako hauen kiroltasun jarduerak eta ibilbideak saritu ditu: José Ángel Ciganda, Pepu Hernández eta Francisco Javier Ruiz Arriazu. (Erantsitako laukia ikusi, bertan, saritu guztien merituak adierazten dira).


Kiroltasun Astea


Ekitaldi hau "Semana de la Deportividad" testuinguruan antolatu da, ekainaren 4 eta 10 bitartean, gertaera eta testuinguru desberdinetan egina. Horrela, eskola esparruan, aipatutako egunetan, kiroltasun balioak eta joko garbia sustatzeko hainbat ekintza garatu da. Hiru proiektu hoberenak kirol materiala jaso zuten opari.


Horretaz gain, asteazkenean, hilak 6, "Fuete del Principe" egoitzan V. Edutranqui Kanpainaren "Marrazki eta ipuinaren lehiaketaren" sariak entregatu ziren, "Garbi jokatu" demapean. Hura Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko Nafarroako eskola haurrei zuzendu zitzaien. Aurtengo edizioan 10.1000 neska-mutilen lanak aurkeztu dira.


Azkenik, ekainaren 9 eta 10ean, Kiroltasun Eguna antolatuko da, federazioetan, klubetan, unibertsitateetan eta erakundeetan, "Tranqui, vive deportivamente" demapean. Aurreikusi da hamar kirol ekitaldi antolatuko dela egun horietan.


Programatutako jarduera guztien aurrekontua 40.000 euro inguru izan dira, eta finantzazio oso Nafarroako Gobernuaren pentzura izango da.


  • Sarituen koadroa



  • Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa