(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak Madrilen "Juan José Aquerreta. Últimamente" monografia aurkeztu du ostirala, 2007.eko ekainak 8

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Meuleón, gaur eguerdian Madrileko Marlborough galerian "Juan José Aquerreta. Últimamente" lana aurkeztu du. Lan horrek "Conversaciones con artistas navarros" proiektuan parte hartzen du, eta horren bidez, major y minor bere segidetan, artista plastiko garaikideen figura eta lana gerturatu eta zabaldu nahi du.


Juan José Aquerretaren laneko argitalpena.

Argitalpenaren portada.

Bilduma honek banakako ikuspegia dauka, artista bera, alegia. Hark, berak aukeratutako aditu desberdinekin elkarrizketan, bere sorkuntzako ikuspegiak planteatzen eta esplikatzen ditu.


Aquerreta-ri buruzko liburuak artistaren lanak erakusgai jartzen ditu eta bi zatitan banatuta dago. Lehenengo zatian, Kultura kontseilariaren aurkezpenaz gain, arte garaikidearen arloko hiru adituk egindako testuak bata bestearen atzean aurkezten dira: Francisco Calvo Serraller ("La búsqueda artística de la verdad"), Enrique Andrés Ruiz ("Cinco pasos a la pureza del corazón") eta Juan Manuel Bonet ("Una conversación con Juan José Aquerreta"). Egileek Aquerreta-ren biografian egindako ekarpenak eta euren ekoizpen artistikoa kokatzen dute, baita murgiltzen den gizartean ere. Bigarren zatiak, artistaren beraren zenbait idatzi eta curriculum vitae barne hartzen du, eta testu batez osatzen da: "Últimamente". Horrek liburuaren azpititulua sortzen du, eta hein berean, Aquerreta-k orrietan zehar tartekatzen dituen irudietara zuzentzen duten gogoeta laburrez osatzen eta zehazten da.


Liburuan zehar, Aquerreta-ren familiako eta laneko argazki ugari eskaintzen dira, azken hura sei gai bloketan multzokatuta: ikonoak, pasaiak, autorretratuak, hildako natura, figura eraketa eta abstrakzioa.


Lan honetan laguntzera gonbidatutako egileek, Antonio Andrés, Juan Manuel Bonet rys Francisco Calvo Serraller, Nafarroako Gobernuak sustatutako beste programen garapenean hartu dute parte, arte plastikoen eremuan: Calvo Serraller jaunak zuzendu ditu egungo arteari eta arte garaikideko museoen egoerari buruzko hitzaldietako azken bi zikloak, Nafarroako Museoan antolatuta; Enrique Andrés idazleak parte hartu zuen Juan José Aquerreta jaunari 2001eko Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zion epaimahaian, eta Elena Goñi margolari gazteak aukeratutako elkarrizketagilea da, laster argitaratuko den "Conversaciones con artistas navarros" bildumako serie minor bigarren liburukirako, eta Juan Manuel Bonet arte kritikoa, Aquerreta jaunari egindako elkarrizketaz gain, Silencios: 22 pintores navarros erakusketaren koordinatzailea da, Punto de Encuentro con el Arte Contemporáneo erakusketa programa honen barnean.


Juan José Aquerreta jaunak 2001eko Arte Plastikoetako Sari Nazionala eta 2003ko Vianako Printzea Saria irabazi ditu. 1946. urtean jaio zen, eta bere marrazki eta margo ikasketei ekien egin zien Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan. 1966. urtean, Madrilera joan zen bizitzera, bere prestakuntzarekin jarraitzeko, Nafarroako Foru Diputazioko beka batekin, San Fernando Arte Ederren Eskolan. Bertan, Antonio López jaunaren ikaslea izan zen. 1983. urtetik, pintura eta marrazki klaseak ematen ditu Iruñeko Arte eta Lanbideetako Eskolan. Bere karreraren hastapenetatik, kritika adituaren aztergai izan da, eta bere lana museo eta bilduma publiko zein pribatu ugarietan izaten da, besteak beste: Caixa, Artium, Bilboko Arte Ederretako Museoa, Arte Garaikideko Espainiako Museoa, Senatua, Nafarroako Gobernua, Argentaria edo Kanpo Gaietarako Ministeriokoa.


Egileak


Enrique Andrés Ruiz, poeta, idazlea eta arte kritikoa, honako olerki liburuen egilea da: "Más valer" (1994), "El Reino" (1997) eta "Con los vencejos" (2004), Pre-Textos argitaletxean argitaratuak, eta "Estrella de la tarde", Mainel Fundazioak argitaratua (2000). Entsegu-egile gisa honako hauek argitaratu ditu: "La visión memorable" (Renacimiento, 1995) eta "Vida de la pintura" (Pre-Textos, 2001). Era berean, 1992. urtean, Anthropos-en, Julio Garcés jaunaren olerkia osoa eta haren azterlana argitaratu zuen. Julio Martínez Mesanza jaunaren olerki guztiaren edizioa eta azterlana prestatu du Renacimiento argitaletxerako (2007). Sarritan arte kritiko gisa laguntzen du ABC egunkariko kultur gehigarrian, eta askotariko aldizkaritan eta argitalpenetan egin du. Hizlari gisa arte eta literaturari buruzko ikastaroetan parte hartu du, unibertsitate eta erakunde desberdinek antolatuta eta erakusketa ugari koordinatu ditu.


Juan Manuel Bonet jaunak, idazlea eta arte kritikoa, IVAM zuzendu du 1995 eta 2000. urteen artean, baita Reina Sofia Arte Zentroaren Museo Nazionala ere, 2000 eta 2004 urteen artean. Vicente Huidobro Fundazioaren Nazioarteko Batzordeko Zuzendaria da, Rafael Cansinos-Asséns Artxibo Fundazioaren patronatuko presidentea, eta aholkularia, Bancaixa-ko Europako pintura bilduman. Horretaz gain, honako hauei buruzko monografien egilea da: Toulouse-Lautrec, Edvard Munch, Juan Gris, Gerardo Rueda, Toni Catany, Pelayo Ortega eta José Manuel Ballester. Horretaz gain, honako lanak egin ditu: "Diccionario de las vanguardias en España (1907-1936)" hiztegia, "Ramón en su torreón" gaiari buruzko entsegua, Bernard Plossu eta Luis Palmero jaunekin izandako solasaldien liburukiak, olerki liburuak, bibliofilia izenburuak margolariekin eta argazkilariekin dietario batekin eta Ramón Gómez de la Serna, Rafael Cansinos-Asséns, Saulo Torón, Rafael Lasso de la Vega, Salvador Dalí, Max Aub, Carlos Eugenio Baylín Solanas, Manolo Millares, Fernando Zóbel, Joan Perucho, A.J.A. Symons eta Juan Antonio Aguirre-ren edizio kritikoak. Hainbat erakusketa zuzendu du, horietako batzuk Nafarroan, izan ere, komunitate horrekin harreman estua dauka, 1972. urtean Iruñeko Topaldien prentsa burua izan zenetik.


Francisco Calvo Serraller Arte Garaikideko Historiaren katedraduna da Madrileko Unibertsitate Konplutentsean. Horretaz gain, hainbat ikastaro eman du zenbait erakundetan, esaterako: Menéndez y Pelayo Unibertsitatea. Horrek urrezko domina eman zion 1992. urtean. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako osoko kidea da 1999. urtetik, hainbat erakusketa koordinatu du eta Prado Museoaren zuzendaria da. Irakasle eta ikertzaile gisako lanaz gain, arte kritikoa izan da espezializatutako komunikabide desberdinetan; 1995. urtetik, larunbatero bere zutabeak agertzen dira "El País" egunkariko "Babelia" eranskinean. 1988. urtean, sortu eta, geroztik zuzentzen du ARCO-DATA Espainiako Arte Garaikideko Datu Basea. Entsegu garrantzitsuak argitaratu ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa