(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1992 eta 1997an finantza entitateekin sinatutako etxebizitza babestu arloko hitzarmenetan aplikagarriak diren korritu tasak finkatu dira

astelehena, 2007.eko ekainak 11

Nafarroako Gobernuak Erabaki bana onetsi ditu gaurko bilkuran, korritu tasak finkatzen dituztenak, 1992 eta 1997an finantza entitateekin sinatutako lankidetza akordioetara bildu diren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuetan.


Horrela, bada, %,392an finkatu da 1992ko lankidetza hitzarmeneko mailegu kualifikatuei dagokien urteko tasa eraginkorra. Gogoratuko denez, apirilaren 13ko 155/92 Foru Dekretuak mailegu kualifikatuen baldintzak arautu zituen 1992an finantza entitateekin sinatutako lankidetza akordioetara bildu diren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako, eta ezarri zuen aipatu maileguei dagokien urteko korritu tasa eraginkorra (TAE) 2007ko lehen hiruhilekoan berrikusiko zela hurrengo bost urteetarako maileguak amortizatu arte.


Bestalde, %4,395an finkatu da 1997ko lankidetza hitzarmeneko mailegu kualifikatuei dagokien urteko tasa eraginkorra. Ekainaren 23ko 167/97 Foru Dekretuak, berriz, mailegu kualifikatuen baldintzak arautu zituen 1997an finantza entitateekin sinatutako lankidetza akordioetara bildu diren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako, eta ezarri zuen aipatu maileguei dagokien urteko korritu tasa eraginkorra (TAE) urtero berrikusiko zela 1998ko uztailaren 1etik maileguak amortizatu arte.


Beraz, bi kasuetan korritu berrikusia bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie eta 2007ko uztailaren 1ean indarra hartuko du. Dekretuak dioenez, ezein kasutan finantza entitateek ez dute aplikatzerik izanen urteko korritu tasa eraginkor handiagorik, errealitatean aplikatzen diren ordainketa epemugen aldizkakotasuna kontutan hartu gabe.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa