(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Larrialdizko simulazioa Esteribar Bailaran Nafarroako Gobernuaren Telekomunikazioetako Unitate Mugikor berriarekin

asteartea, 2007.eko ekainak 12

Nafarroako Gobernuaren Langileek (Informazioaren Gizarteko Zuzendaritza Nagusia, Larrialdietako Nafarroako Agentzia eta Foruzaingoa) eta Telefonica enpresaren teknikariek, aurreko ostiralean, hilak 8, Iragin (Esteribar Bailara) larrialdietako simulazio bat egin zuten, Nafarroako Gobernuaren Telekomunikazioetako Unitate Mugikor berria egiaztatzeko, eta etorkizuneko erabiltzaileek erreminta teknologiko berria erabiltzen ikasteko.


Nafarroako Gobernuaren Langileek unitate mugikorrak behar bezala funtzionatzen zuela egiaztatu zuen. ( irudia handitu )


Telekomunikazioetako Unitate Mugikorra furgoneta bat da. Batzuetan oinarrizko estazio bezala erabiltzen da, eta bestetan, berriz, Nafarroako Gobernuaren telekomunikazioetako sistemarako errepikagailu bezala (irratia, telefonia eta datuak), alegia, Tetra sistema bezala ezagutzen dena. Horri esker, estaldurarik gabeko edo sare matxurak dituzten zonaldeetan erabili ahal izango da, behar izanez gero.


Simulazioa (sute bat zonalde orografiko zailean eta itzal-gunekin edo estaldurarik gabekoa telekomunikazioetako sarea erabiltzeko) arrakasta osoz burutu zen eta horren bidez, urratsez urrats, unitatearen aktibazio protokoloa egiaztatu zen. Horrela, Larrialdietako Agentziako su-hiltzaileek, lehenik eta behin, baloratu zuten zuzkidura hori erabili behar zela ustezko sutearen jarduera gunean komunikazio arazoak sortu zirelako eta erabaki zuten Unitate Mugikorra bertan, iritsi zitekeen zonalde altuenean kokatzea, hura seguruena zelako, suteak aurrera egin arren.


Alerta hura eta dagozkion datuak NLA-ko Larrialdietako Koordinazio Zentrora Sos Navarra 112 igorri zitzaizkion eta Telekomunikazioetako Unitate Mugikorreko talde teknikoa eta gizaki taldea aktibatu ziren. Foruzaingoak aipatutako taldea zuzendu eta lagundu zuen su-hiltzaileek aurretik aipatutako lekuraino.


Unitate Mugikorra instalatu eta aktibatu ondoren, eta dispositiboaren erantzun denborak egiaztatu ondoren, landa-proba ugari egin ziren dispositibo berri horren estaldura handitzea egiaztatzeko, eta hein berean, su-hiltzaileek eta poliziek zuzkidura hori erabiltzen ikasi zuten.


Unitate mugikorreko buruek ibilgailuaren telekomunikazioetako masta teleskopikoa muntatzen dute Iragiko simulaziorako. ( irudia handitu )


Telekomunikazioetako Unitate Mugikorraren Ezaugarriak


Telekomunikazioetako Unitate Mugikorra trakzioa lau gurpiletan duen furgoneta bat da. Horrek 9 metroko masta teleskopikoa eta autonomia energetikoa dauka (nahiz eta sare elektrikoan konektatu daiteke, izanez gero) eta irrati eta telefonia sarea (ahotza eta datuak) zirtatzen dizkio 50-60 kilometro inguruko erradio batean jarduten duten Nafarroako Gobernuaren zerbitzuei. Estazio mugikor horrek guztira zortzi kate dituzten bi garraiatzaile ditu, eta horri esker, erabiltzaileen zazpi talde desberdinei aldi batera zerbitzua eskaini dakieke.


Dakigun bezala, Nafarroako Gobernuak bere telekomunikazioetako sare propioa dauka larrialdietako zerbitzuek erabil dezaten (Larrialdietako Nafarroako Agentziak, Foruzaingoa, SNS-O eta Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzua), baita bestelako erakundeek ere (Ingurumeneko langileak edo Kirol eta Gazteriako Nafarroako Erakundea).

Aipatutako sarea, lurraldeko %95,6 barne hartzen duen estaldurarekin, aurtengotik aurrera aprobetxatu ahal izango da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin honi buruzko hitzarmen bat izenpetu duten hogei bat polizien eskutik. Halaber, Nafarroako Gobernuarekin elkar laguntzan lan egiten duten boluntarioen taldeek (Salbamendu Txakurraren Taldea, DYA, Gurutze Gorria…) komunikazio sistema hura ere erabiliko dute larrialdietako jardueretan.


Zuzkidura mugikor berri honen helburua bikoitza da: zerbitzua eskaini premia dagoenean, lurraldearen %5 baino gutxiago osatzen duten telekomunikazio estaldurarik gabeko Nafarroako zonaldetan; eta sare finkoko estazioetako matxurak dauden bitartean, zerbitzurik gabe gelditzen diren zonaldeak ordezkatu.


Horrela, larrialdiren bat gertatuko balitz irrati-telefoniako estaldurarik gabeko Nafarroako zonalde batean (adibidez, eskola-haurren talde bat galtzea mendiko irteera batean), Nafarroako Gobernuak bere unitate mugikorra puntu bateraino bidali ahal izango du, eta bertatik, gutxienez 50 kilometroko erradio batean zerbitzua eskainiko litzateke. Horri esker, bilaketan parte hartzen duten guztiek (su-hiltzaileak, Sos Navarra zerbitzuko langileak eta koordinatzaileak, foruzainak eta udaltzainak, ingurumeneko langileak, boluntarioen taldeak...) etengabeko harremana izango dute aipatutako zereginean.


Bestalde, sare finkoko matxurak, telekomunikazioetako sarea erabiltzeko premia larria dagoenean gerta daitezke, eta gailu mugikor honen bidez, bizkor eta eraginkortasunez ordezkatu ahal izango dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa