(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak aipatu du ez duela trabarik jarriko, hala badagokio, UPN alderdiak Nafarroako Gobernuko lehendakaritza okupatzeko

asteazkena, 2007.eko ekainak 13

Sanz Presidenteak aipatu du, gaurko eguerdi ondoren, ez duela trabarik jarriko, hala badagokio, UPN alderdiak Nafarroako Gobernuaren lehendakaritza hartzeko eta adierazi du era horretan buru den alderdiaren jarrera berresten duela, hauteskundeen ondorengo aukerako itunei eta negoziazioei dagokienez, "jarrera garbia eta emankorra eta aldatu gabea".



Sanz Presidenteak berei buruari dagokionez esan du ez diola eserleku bati eusten, eta behin eta berriro errepikatu du UPN alderdiak berarentzat mantendu nahi duela Gobernuaren lehendakaritza, eta jarrera hori arrazoizkoa, arduratsua dela eta azken hauteskundeetan adierazitakoa islatzen duela, kontuan hartzen bada, 140.000 hiritarrek UPN alderdiari eman ziotela euren botoa, alegia, boto guztien ia %43a.


Bestalde, adierazi du berriro PSN alderdiarekin koalizioan gobernu bat osatuz gero, azken alderdi horrek lehendakariordetza eta zenbait departamentu lor zitezkeela, botoen aritmetika kontuan hartu gabe. Hori guztia esan ondoren, Sanz Presidenteak, azaldu ditu Rajoy jaunari buruzko zenbait adierazpen, "Nafarroa erosteari" dagokionez. Eta horri dagokionez, zehaztu du Zabaleta dela Nafarroa epeka saldu nahi dela eta horrenbestez, PSN alderdiari konbentzitu nahi dio edo alderdi horren konplizitatea lortu nahi du. Hala ere, PSN alderdia "oraindik ez da tranpan erori". Horretaz gain, aipatu du ere UPN alderdiak ez duela hiritarrek emandako konfiantza traizionatuko ezta manipulatuko ere azpijoko bitxien bidez, izan ere, " ez dute lekurik erantzukizunez aritu nahi badugu". "Oposiziora joan behar baldin badugu, aipatu du, joango gara duintasun osoz, hura, Alvaro Pombo idazlearen esanetan, bizitza baino balio garrantzitsuagoa baita".


Bere hitzaldiko beste une batean, Sanz Presidenteak esan du PSN alderdiak, bere abstentzioaren berri ematerakoan, "ez digula ezer oparitu Iruñeko Udalean", kontuan hartuta, argi dagoela ANV BAtasuna - ETA dela eta aintzat hartuta PSN alderdiaren abstentzioa erantzulea, zentzuzkoa eta egokia dela, baina ez jarduera emankorra.


Hain zuzen ere, horri dagokionez, Sanz Presidenteak esan du ez dagoela paralelismorik Iruñeko Udalean dagoen egoeraren eta Nafarroako Parlamentuko egoeraren artean, beraz, inolaz ere, ez da elkarrekikotasunik ematen Nafarroako Gobernuaren lehendakaritza Fernando Puras jaunari eman nahi zaionean. "Interpretatu nahi bada—esan du- hiritarrek ez dute ez Puras ez Zabaleta bozkatu, legealdi guztian edo epeka Presidente izateko.


Nafarroako gizarteak aldaketa bat nahi duela aipatu dutenei dagokienez, argi dago nahi ez dutena horiek dioten aldaketa dela. Puntu horretan gogora ekarri du UPN alderdiaren eskaintza bera, dagoeneko aldaketa proposamen bat dela, izan ere, UPN, PSN eta CDN alderdiek hautesleen %70 ordezkatzen dute, eta PSN, Nafarroa bai eta Ezker Batua alderdiek, berriz, %52a.


Berak inoiz ez duela trabarik jarriko Nafarroako Gobernuaren lehendakaritza UPN alderdiaren eskuetan izateko behin eta berriro errepikatu ondoren, Sanz Presidenteak aipatu du aitorpen horrekin, behin eta berriro errepikatzen duela, hauteskundeen gauean bertan esan zuena eta honakoa dela laburbilduz: bera Nafarroako interesen alde izango dela, eta Hobeagotzean eta Konstituzioan sinesten dutenen alde egongo dela, Nafarroa bereizitako komunitate gisa sinestea bezalakoa baita.


Azkenik, Sanz Presidenteak esan du ez dela "gauzarik bueltak eta bueltak emateko" garaia eta ez direla konponbiderik ez duten egoerak luzatu behar. Eta adierazi du PSN alderdia ez dela aukera bat besterik gabe eta bisagra moduan jardun dezakeela baina Nafarroa Bai alderdiko botoak behar dituela, baina bertan Aralar alderdia dago eta hura, Miguel Sanz jaunaren esanetan, ANV alderdiari udaletan boterea ematearen alde dago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa