Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean harrera egin dio Nikaraguako "Osasuna - San Antonio", haurren futbol taldeari, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan antolatutako ekitaldi batean. Bertan, besteak beste, honako hauek bildu dira: Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo, Osasunako Presidentea, Patxi Izco, eta Klub bereko presidenteordea eta Osasuna Fundazioko idazkari nagusia, Juan Antonio Pascual.
"Cristino de Vera. Esencia y fugacidad" erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko da Nafarroako Museoan, eta bertan erakusgai izango da irailaren 9ra arte. Erakusketak Kanarietako sortzaile honen lan berriak aurkeztuko ditu. Hain zuzen ere, 65 koadro erakutsiko dira, horietatik23 olioan margotuta daude mihise gainean eta 42 paperean tinta txinatarrez egindako marrazkiak dira. Berrogeita zazpi lan Valentziako Generalitat-en IVAM-en eskutik aurkeztu dira (Institut Valencià d`Art Modern), eta gainontzekoak, berriz, zenbait bildumagile partikularren eskutik.
Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren ikuskizunetarako sarrerak bihar salgai jarriko dira, ostirala, hilak 15, jaialdiko web orrian,
Eskola eta Lanbide Ikasketen Zuzendari Nagusiak, Fermín Villanueva, gaur goizean, Hezkuntza Departamentuko Ekintza Aretoan, entregatu ditu 2006/07 ikasturteko Hezkuntza Berrikuntzako eta Irakurketa Sustapeneko Sariak.