(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Cristino de Vera. Esencia y fugacidad" erakusketak Kanarietako sortzailearen 65 lan berri aurkeztu ditu

osteguna, 2007.eko ekainak 14

"Cristino de Vera. Esencia y fugacidad" erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko da Nafarroako Museoan, eta bertan erakusgai izango da irailaren 9ra arte. Erakusketak Kanarietako sortzaile honen lan berriak aurkeztuko ditu. Hain zuzen ere, 65 koadro erakutsiko dira, horietatik23 olioan margotuta daude mihise gainean eta 42 paperean tinta txinatarrez egindako marrazkiak dira. Berrogeita zazpi lan Valentziako Generalitat-en IVAM-en eskutik aurkeztu dira (Institut Valencià d`Art Modern), eta gainontzekoak, berriz, zenbait bildumagile partikularren eskutik.


"Dos tazas y espejo", de Cristino de Vera

"Bi kikara eta ispilu bat". ( irudia handitu )


Nafarroako Museoa sarritan aritzen da museoekin eta kultur erakundeekin laguntza lanetan, bere erakusketa programa egiteko. Nafarroako Museoak askotan jardun du IVAM-ekin batera. Azkeneko aldia 2003. urtean izan zen, George Grosz-ri dedikatutako erakusketa bat antolatu zenean, museo honetatik eratorritako funtsekin.


Cristino de Vera jaunaren erakusketako katalogoak Rafael Sierra jaunaren testuak ditu, erakusketaren koordinatzailea, baita Barbara Rose, Raquel Gutiérrez eta Elena Pita andreena ere.


Erakusketa zabalik izango da 2007ko irailaren 9a arte. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik larunbatera, 9,30etik 14etara eta 17etatik 19etara, eta igandeetan eta jaiegunetan, 11etatik 14etara. Astelehenetan eta uztailaren 7an Museoa itxita egongo da.


Cristino de Vera Guda Zibilaren ondorengo urtetan Espainian azaleratu ziren artisten belaunaldikoa da. Artistak onartzen du hastapenetan, tradizio tragiko barrokoaren eragina jaso zuela eta bere sorkuntza-prozesuetan joera mistiko kristaua eta ekialdekoa islatzen direla. Batzuk pinturaren anakoretatzat jotzen dutela, bere ibilbidea talde eta korronte artistiko nagusietatik kanpo mantendu du. Hala ere, aipatu du hainbat margolari garaikide miresten duela, esate baterako, Rothko edo Pollock, "hutsa margotzeko gai direlako kolore bakar batzuekin".


Santa Cruz de Tenerifen 1931. urtean jaioa, Cristino de Vera-k bere arte ikasketei ekin egin zien bere jaioterriko Arte eta Lanbideen Eskolan, 1946. urtean, Mariano de Cossío-rekin, sorkuntza artistikoan izandako lehen zaintzailea. Bere eraginaren bidez, kubismo ondorengo joera eta 27 belaunaldiko poesia ezagutu zituen. Horretaz gain, Alfonso de Reyes eskultorearen irakaskuntzak jarraitu zituen. 1951. urtean Madrilera joan zen, eta bertan bere ikasketa osatu zituen eta Vázquez Diaz-en tailerra, el Cansón, Zirkulua eta Arte Ederretako Eskola bisitatu zituen. Beren banakako lehen erakusketa aurkeztu zuen Madrileko Estilo galerian, 1954. urtean. Ondoren, banakako beste erakusketa aurkeztu zituen Espainiako hiriburuan: Alfil Aretoa 1956 eta 1957.an, edo Madrileko Ateneo aretoan 1959. urtean. Hainbat poetak bere pinturaren mistizismoa goraipatu zuen, besteak beste, Gerardo Diego, Carlos Edmundo de Ory, Ángel Crespo eta José Hierro.


Cristino de Verari Gaztelako paisaiaren samina interesatu izan zaio, baita natura hila ere. Azken horri dagokionez, vanitas bilakatu zen, hainbestetan jorratu duen gaia. "Artea otoitz egiteko era bat da, mugarik gabeko erlijiotasun sentimendu bat adierazteko era, aitortutako izeneko jaungoikorik gabe. Margotu behar du jarduera espiritual gisa. Garai guztietako artistek inspirazioa bahitzeaz hitz egiten dute, egiten ari direnaz guztiz jabetzen ez diren uneez. Estasi uneak dira, eta bertan artista medium bat da", aipatu du. Bere lana aztertu duten ia artista guztiek bat egiten dute Cristino de Vera-k begiradaren ondoren gelditzen dena margotzen duela esatean.


Bere margoa gero eta garbiagoak diren irudietarantz aurrera doan heinean, bere irudietan bakarrik funtsezkoa atzematen da, aurreneko urteetako irudi handienetatik urrunduz. Mota guztiko osgarriak baztertuta, bere pinturak espiritualitateari dagozkion alderdiei erreparatzen die.


1960 eta 1970 hamarkadetan erakusketa kolektibo ugarietan parte hartu zuen ia Espainiako lurralde guztietatik zehar, baita nazioartekoetan ere, eta Juan March Saria eta Beka jaso zituen. Horrekin Europa guztietatik bidaiatu zuen. 1958. urtean Alexandriako Bienalean parte hartu zuen;1961ean Pariseko II. Bienalean; 1963an Veneziako Bienalean, eta 1964an Nueva Yorkeko Azokan. 1974ko otsailean erakusketa bat aurkeztu zuen Londreseko Rutland Gallery galerian, eta urte bereko abenduan, beste banakako bat inauguratu zuen Santanderreko Sur galerian. 1974an ere, lehenengo bisita egin zuen Estatu Batuetan. 1975ean INdia eta Brasil ezagutu zituen, eta 1976ko apirilean, Kanaria Handietako Udalak bere lanari buruzko antologiko bat aurkeztu zuen Castillo de la Luz gazteluan.


ARCO edizioetan parte hartu zuen 90, 92 eta 94an. Azken urteko urrian Kanarietako Gobernuan antologiko bat antolatu zuen, azken lau hamarkadetan egindako lanekin. Hura Kanaria Handietako Regenta Arte Zentroan antolatu zen.


Ia bere baitan erbesteratu zenean, aitorpen ofiziala jaso zuen: Madrileko Reina Sofia Arte Zentroaren Museo Nazionalak 1996. urtean paperean egindako lanari buruzko erakusketa bat dedikatu zion. Ondoren, bere marrazkiei buruzko beste erakusketa bat antolatu zen Arte Modernoko Zentro Atlantikoan. 1997. urtean, bere lanaren zati handi bat Kanarietako Gobernuari eman zion hura erakusgai jartzeko baldintzarekin. 1998an, Kanarietako Arte Ederretako Urrezko Domina eta Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zizkioten. Bere lana hainbat bilduma eta museotan erakusgai dago, besteak beste: Tenerifeko museoa, Eivissakoa, Madrileko Arte Garaikidearen Museoa edo Santiago de Chileko "Salvador Allende" Solidaritateko Museoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa