(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren sarrerak bihar salgai jarriko dira Interneten eta Infolocal zenbakian

osteguna, 2007.eko ekainak 14

Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren ikuskizunetarako sarrerak bihar salgai jarriko dira, ostirala, hilak 15, jaialdiko web orrian, www.cfnavarra.es/oliteteatro, web orrian www.entradas.com eta 012 Infolocal telefonoaren bidez (012 eta 948217012 telefonoak).



Baliabide hauek erabiltzen dituzten pertsonek euren sarrerak asteartetik aurrera, uztailak 17, jaso ahal izango dituzte Iruñeko Turismo Bulegoan eta Oliteko Erdi Aroko Galerietan, baita Infolocal sareko sarrerak jasotzeko postontzietan ere. Uztailaren 18an bertako sarreren salmenta hasiko da Oliteko eta Iruñeko leihatiletan.


La Cava eta San Pedroren Klaustroko ikuskizunak 18 eurotan dira, eta 9 eurotan, sarrera murriztua, Gazte Txartela dutenentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. "Trovadores en Palacio" zikloaren emanaldiak 6 eurotan izango dira eta Oliteko Errege Jauregian salgai izango dira. Kaleko antzerkiak doanekoak izango dira, "Colombululú" ikuskizuna izan ezik. Azken hura 3 eurotan izango da eta sarrera Oliteko Erdi Aroko Galerietako leihatilan ekuragarri izango da.


Iaz bezala, Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak garraioko zerbitzu pribatu bat eskainiko du Iruñetik, 4 eurotan, joan-etorria. Zerbitzua hau erabiltzeko aurretik La Cava-ko ikuskizunetarako sarrerak erosi beharko dira. Informazioa eta ticket salmentan: 012 Infolocal.


Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdia Vianako Printzearen eta Kultura eta Turismo Departamentuko programaren barruan dago, eta honako hauen babesa jaso du: Oliteko Udala, Cementos Portland-Valderrivas eta Autopistas de Navarra enpresak, baita Paradores Nacionales, Oliteko Errege Jauregia eta Nafarroako Ardoa Jatorri Izendapena Araupetzen duen Kontseiluaren laguntza ere.


Gazte Emanaldia


Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen laguntzarekin, gazteei Antzerki Klasikoko Konpainia Nazional Gaztearen antzerkira joateko aukera ematen die. Konpainia hura 30 urtetik beherako gazteek osatuta dago. Emanaldi hau astelehenean izango da, uztailak 23, Oliten, eta autobuseko zerbitzua egongo da Iruñetik.


"Las bizarrías de Belisa" Lope de Vega-ren azken lana da. Egileak, bere bizitzaren azken urtetan, gazteen amodioei buruzko hiri komedia bat idatzi zuen. Komedia horrek bere dramaturgian gai komun bat azpimarratzen du: amodioa behin betirako xede bezala, ihes egin ezin daitekeen indar su-eragilea.


Hau da Antzerki Klasikoko Konpainia Nazional Gazteak antzeztuko duen lehenengo lana. Konpainia berria 30 urte baino gutxiagoko 14 aktore profesionalez osatuta dago, 400 entzunaldi baino gehiagoetan hautatuak. Horiek prestakuntza berezia jaso dute, kantu, dantza, eszena borroka, bertso klasikoa edo garaiko jantzien mugimenduko arloan. Konpainiak ekainaren 15ean debuta egingo du Alcala de Henaresen, Eduardo Vasco jaunaren zuzendaritzapean.


Jaialdiak gazteei sarrerak saltzeko lehentasunezko aldi bat irekiko du (14 eta 26 urte bitartekoa). Aldi hori ekainaren 15etik uztailaren 17ra izango da. Sarrerak 9 eurotan izango dira, eta sarrera autobusarekin 10 eurotan izango da. Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundea Jaialdiarekin laguntza lanetan aritzen da, emanaldi berezi honi buruzko informazioa bere web orrian eta Gazte Txartelaren web orrietan (www.carnetjovennavarra.com) eta Topaketen orrietan hedatuz (

www.encuentrosnavarra.com). Bere web orrian erregistratutako Gazte Txarteleko erabiltzaileek mailing bat jasoko dute "Las bizarrías de Belisa" lanari buruzko informazioarekin.
Dokumentazioa:
Programación del Festival de Olite

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa