Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hezkuntza Departamentuak entregatu ditu 2006/07 Hezkuntza Berrikuntzako eta Irakurketa Sustapeneko Sariak
osteguna, 2007.eko ekainak 14Eskola eta Lanbide Ikasketen Zuzendari Nagusiak, Fermín Villanueva, gaur goizean, Hezkuntza Departamentuko Ekintza Aretoan, entregatu ditu 2006/07 ikasturteko Hezkuntza Berrikuntzako eta Irakurketa Sustapeneko Sariak.
2006/7ko Hezkuntza Berrikuntzako eta Irakurketa Sustapeneko Sarien entrega-ekitaldira bertaratutakoak.
(
irudia handitu
)
Hezkuntza Berrikuntzako Sariak, bere bost modalitatetan, 26 eskolei eta 63 irakasleri eman zaizkie. Horiek diploma batekin saritu dira. Irakurketa Sustapeneko sariak, bere bi modalitatetan, 9 eskolari eman zaizkie. Saria, oraingo honetan, honakoa izan da: diploma bat eskolarako 1.200 eurotako txeke batekin, lehenengo sariari dagokionez, 800 euro bigarrenari eta liburu sorta bat ohorezko aipamena izan dutenentzat.
Bi sarien deialdiak zabalik izan dira Nafarroan oinarrizko irakaskuntzak eskaintzen dituzten eskola guztiei, baita Hezkuntza Berezikoak eta Lanbide Heziketakoak ere. Aurreko ikasturteei dagokienez, aurten, bi deialdietan partaide gehiago izan dira eta aurkeztutako lanen maila "bikaina" izan da, ebaluazio eta hautaketa batzordearen kideen esanetan.
Horri dagokionez, aipatu behar da azken urtetan, Nafarroako eskoletan hizkuntza gaitasunen ikaskuntza nabarmen hobetu dela, Departamentuak sustatutako planak abian jarri ondoren. Aipatutako aurrerapenak ere sendotu dira, hizkuntza gaitasunak curriculum berrietan sartu direlako eta eskola liburutegiak sustatu direlako.