(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak harrera egin dio Nikaraguako "Osasuna - San Antonio" haurren futbol taldeari

osteguna, 2007.eko ekainak 14

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean harrera egin dio Nikaraguako "Osasuna - San Antonio", haurren futbol taldeari, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan antolatutako ekitaldi batean. Bertan, besteak beste, honako hauek bildu dira: Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo, Osasunako Presidentea, Patxi Izco, eta Klub bereko presidenteordea eta Osasuna Fundazioko idazkari nagusia, Juan Antonio Pascual.


El Presidente Sanz y el presidente de Osasuna con los miembros del equipo infantil de fútbol "Osasuna - San Antonio"

Sanz Presidentea eta Osasunako Presidenteak "Osasuna - San Antonio" haurren futbol taldearen kideekin ( irudia handitu )


Sanz Presidenteak ekitaldiari hasiera eman dio eta Osasuna Fundazioari gizarte motako ekimenei aldeko erronka eta bokazioarengatik eskerrak eman ondoren, "Osasuna Atletiko Kluba handiago bilakatzen duen zerbait" aipatu du "Nikaragua" gizarte proiektuari eske, Osasuna - San Antonio eskola sortu dela, eta horrek argi erakutsi duela kirola gizarte helburuekin instrumentatu daitekeela.


Nafarroako Gobernuaren Presidenteak adierazi du aipatutako proiektuarekin, Nikaraguako neska-mutilei euren eskola prestakuntza osatzeko kirol leku bat eman zaiela, aukerako aisialdiko tarteak eskainiz, eta horretaz gain, erantzukizuna, diziplina, talde-lana eta elkarbizitza bezalako balio garrantzitsuak sustatzen direla.


Egoera horiek kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuaren Presidentearen ustez, "Nikaragua" gizarte proiektua bezalako ekimenak erabat funtsezkoak dira, bertan, kirolaren bidez, gutxietsitako herriekin solidaritateko proiektuak sustatzen eta garatzen direlako. "Nire ustez oso garrantzitsua da –esan du- kirolak, oro har, eta Osasuna Fundazioak, zehazki, mota hauetako jardueretan parte hartzea, izan ere, kirolak gizartean eragin handia du eta jende askorengana iristen da, gainera solidaritatea hiritar guztiengana gerturatzeko modu bat da. Nikaraguako haurrak hartu dituzten Nafarroako familiei eskerrak eman ondoren, Sanz Presidenteak azpimarratu du Nafarroa gizarte modernoa, plurala, solidarioa dela eta egoera larrietan bizi diren pertsonekin konpromisoa hartu duela, eta horrela adierazi du hainbat programaren, KGE eta 1991. urtetik indarrean dagoen Garapeneko Nazioarteko Lankidetzako Planaren bidez.


"Bidezkoa da zuen egonaldiarekin egindako ekarrera handia pixka bat kontuan hartzea, nabarmendu du Sanz Presidenteak, izan ere zuei esker, gogorragoak diren beste errealitateez jabetze gara, gizarte eta kultura dibertsitatearen alde egiten duzu, beste herrietako arazoekiko sentikor eta solidarioago bilakatzen gaituzue".


Nafarroako Gobernuaren hitzaldiaren ondoren, Patxi Izco jaunak hitza hartu du eta pozik agertu da Nikaraguako taldea bertan izategatik, esan du oso harro dagoela Osasuna Fundazioak Nikaraguan garatutako lanarengatik, eta nabarmendu du Osasuna futbol talde bat baino askoz gehiago dela, bere berezitasunek kirol arlotik areago egiten duten eta gizarte munduan eragiten duten gizarte jarrerako jarraibide batzuk ezarri dituelako.


Azkenik, Nikaraguako San Antonio parrokia eskolako zuzendariak hartu du hitza, Angelina Alvarado serora, eta eskerrak eman dizkio Nikaraguako gazteak hartu dituzten familiei, izan ere, Nafarroako egindako bisita hau beraientzat esperientzia ahaztezina izango da. Halaber, zehaztu du, Nafarroan jende zoragarrian bizi dela, "gurekin kirola ez ezik, kultura ere konpartitzen duelako".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa