(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak suaren erabilera, motorrek ibilgailuen eta nekazaritza makinen erabilera araupetu du Nafarroan udarako

asteartea, 2007.eko ekainak 19

Gaur aurkeztu da baso suteak prebenitzeko Foru Komunitatean aplikatuko den araudia



Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren lanetan diharduenak, José Andrés Burguete Torres, gaur aurkeztu ditu aurtengo udarako Nafarroako baso suteak prebenitzeko neurriak. Araudi honek araupetzen du sua erabiltzea landa inguruan, motorreko ibilgailuak baso pistetan zirkulatzea, makinak eta baso lanetako ekipoak menditzat sailkatutako lurraldeetan erabiltzea eta nekazaritza partzelan landatzea. Erregulazio horiek indarrean mantenduko dira eguraldiko baldintzak nabarmen aldatzearen ondorioz, eraginkortasunik gabe gelditu arte.


Horrela, eta araudi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte, debekatzen da sua lurralde irekiko landa lurzoruan erabiltzea, honako baldintzen arabera:



Bestalde, motorreko ibilgailuak baso pistatik zirkulatzea honela araupetuko da:



Foru Aginduak, halaber, 13/1990 Foru Legean menditzat definitutako lurraldeetan, baso lanetan makinen eta ekipoen erabilera araupetzen du:



Bestalde, uztondoa duten nekazaritza erabilerako partzelen jabeek edo kultibadoreek, 4.4,4.1 edo 3.7 Tm/ha lehorreko batezbesteko etekina esleitu zaien udalerrietan, Nafarroako errepideko sarearen bide batekin, trenbide batekin edo 10 hektarea baino gehiagoko baso batekin mugatzen badute, lurra landatu ahal izango dute edozein unetan uzta bildu ondoren, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak laster sinatuko duen Foru Aginduari jarraiki. Beraren bidez, ezarriko dira Nekazaritza Politika Arruntaren zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete beharreko nekazaritza eta ingurumeneko kudeaketaren baldintza legalak eta baldintza onak ezarriko dira.


Foru Agindu beraren arabera, landatutako partzeletan kokatutako lastategietan, inguruko banda bat landu beharko da, gutxienez lastategiko altuerarekin bat eginez, uzta bildu ondorengo 10 eguneko epean.


Ohiz kanpoko baimenak


Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa