(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak "Dental Price & JADA 2007" saria jaso du haurren hortz osasuneko programarengatik

asteazkena, 2007.eko ekainak 20

Programa SNS-O zerbitzuko Lehen Mailako Zuzendaritzatik garatzen da, eta doaneko oinarrizko osasuna eskaintzen die Nafarroako gazteei 1991. urtetik.



Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea Lehen Mailako Osasuneko zuzendariak, Isabel Martín Montaner, atzo Madrilen jaso zuen "Dental Price & JADA 2007" urteko sarietako bat, Nafarroako Gobernuak 1991. urtetik garatzen duen Haur eta Gazteen Hortz Osasuneko Programarengatik (PADI).


Espainiako "Dental Practice" eta "The Journal of the American Dental Association" argitalpenen edizioek sari horiek entregatzen ditu eta hainbat maila dauka. Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbidea jaso du hortz osasunari laguntzeagatik erakunde publiko bati ematen zaiona.


Saria jasotzerakoan esandakoaren arabera, Lehen Mailako Osasuneko zuzendariak, Isabel Martín, gogoarazi Nafarroako Gobernuak 1991. urtean abian jarri zuela Haur eta Gazteen Hortz Osasuneko Programa (PADI) eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren-Osasunbidea exekutatzen dela. Hasieran, 6 eta 15 urteko biztanleei oro har zuzentzen zitzaien, baina 2003. urtean 18 urtera arte zabaldu zen. Beraz, horrek esan nahi du Nafarroako Gobernuak oinarrizko doaneko hortz osasuna eskaintzen diela 6 eta 18 urte bitarteko 72.000 nafarreri (Foru Komunitateko biztanleen %12a).


Zerbitzu hauek, nahiz zuzkidura bakarra ez izan, esparru pribatuan lan egiten duten dentistekin sinatutako itun baten bidez hornitzen dira. Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasbunbidea dentista horiekin etengabe hitzarmen teknikoak eta ekonomikoak izan ditu, eta horri esker, egun, Nafarroako elkargoko dentisten %65ak programan parte hartzen du. Formula honen ondorio positiboetako bat Komunitateko edozein zonalde geografikotik zerbitzu hauek eskura daudela.


Lehen Mailako Osasuneko zuzendariak nabarmendu du PADI programa, eskoletan burutzen diren osagarrizko prebentzio jarduerekin batera, azken 20 urtetan, Nafarroako haurren hortz osasuna hobetzearen kasuetako bat da. 12 urterekin, txantxarren kopurua 1987ko %70etik 2002ko %33ra pasa da. Denbora aldi berberean, CAOD indizea (obturatutako hortz, falta direnak eta txantxarrak dituztenak) 2,30etik 0,75era pasa da, eta berriztapenen indizea, hau da, behar bezala tratatutako txantxar lesioen proportzioa ere jaitsi da %42tik %77ra.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa