(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Virgen del Camino Ospitaleak aurkeztu ditu jaioberrien aldakaren displasiaren detekzio goiztiarreko programaren emaitzak osteguna, 2007.eko ekainak 21

Nafarroa programa hau aplikatzen den Espainiako lehenengo komunitatea da, eta 2006. urtetik Lizarrako García Orcoyen eta Tuterako Reina Sofia Ospitaletan ere garatzen da


jaioberrien aldakaren displasiaren detekzio goiztiarreko programaren aurkezpena Virgen del Camino Ospitalean

Antuñano, Elso, Morales eta González doktoreak programaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea Virgen del Camino Ospitalea, 2001. urtetik, jaioberrien aldaken garapeneko displasiaren diagnostiko goiztiarreko programa bat garatzen ari da (lehen jaiotzetiko luxazioa deitzen zen), euren pronostikoa hobetzeko helburuarekin, eta hala badagokio, hain bortitza ez den tratamendu bat jartzeko. Nafarroa programa hori aplikatzen den Espainiako lehenengo komunitatea da, eta 2006. urtetik Lizarrako García Orcoyen eta Tuterako Reina Sofia Ospitaletan ere garatzen ari da.


Gaur aurkeztu dira programaren emaitzak, eta horiek islatzen duten hezurretako malformazioen kasuak murriztu direla, milako 15etik, 1977-1988an, milako 4ra iritsiz, 2001-2006an. Bi aldien artean, kausa hori zela eta egindako kirurgiako ebakuntzak milako 4,6tik milako 0,2ra jaitsi ziren.


Aldakaren garapeneko displasia (DDC) aldakaren kotiloaren hezur estaldura eskasean datza, eta horren eraginez, femurraren burua pixkanaka luxatzeko joera dago, bukaeran artikulazioa guztiz luxatuz. Jaioberriengan, sarritan aldaka heldu gabe dago (hori displasia fisiologikoa deitzen da) eta bere morfologia arrunta bizitzaren lehenengo astetan hartzen du. Jaiotzako displasia horren %50 inguruk berezko bilakaera ona izaten dute, eta gainontzeko %50ean, berriz, luxaziorako joera sortzen da.


Detekzio goiztiarreko programa pediatren, erradiologoen eta traumatologoen lan koordinatuan datza. Lehenengoek umea aztertzen dute: bigarrenek diagnostikoa egiten dute eta traumatologoek, hala badagokio, tratamendua burutzen dute. Metodoa, azterketa fisikoaz gain, ekografiak egitean datza. Prozedura horrek ez du erradiaziorik igortzen eta egitura kartilaginosoak aztertzen ditu. Ekografia neska guztien bizitzako lehenengo bost astetan egiten da (izan ere displasien %90ak neskei eragiten diete) baita arriskuko faktoreak adierazten dituzten mutilei ere, familiako aurrekariak, deformazio ortopedikoak edo bestelakoak direla eta. Displasia gero eta goizago detektatu pronostikoa bat edo bestea izango da. Virgen del Camino Ospitalean, batezbeteko 1,4 hilabetean egiten da. Hori dela eta, tratamenduak oso laburrak izaten dira eta kirurgia tasa eta ondorengo konplikazioen tasa oso baxua da.


2001-2006 denbora aldian, diagnostiko goiztiarraren programa 13.079 jaioberrirengan aplikatu zen, aldi horretan jaiotako 26.343 umeengandik. Aldaka garapeneko displasiako 106 kasu detektatu ziren, hau da, milako 4,02ko intzidentzien tasa. Aldi horretan, DDC berantiarrak 5 izan dira eta 6 kasutan kirurgia ebakuntza egin behar izan da.


Diagnostiko goiztiarreko programa honek gaixoari hainbat onura eragiten dio: herren iraunkorreko kasuak eta aldakako artrosi kasuak saihesten ditu ondorengo adinetan; aldakako kirurgia murrizten du eta hain bortitzak ez diren terapiengatik ordezkatzen ditu (programa aplikatzen ari denetik, lehen baino zazpi bide gutxiago operatzen ari da); tratamenduen iraupenaren herena murriztu du eta tratatutako haurren kopurua gutxitu du, izan ere, detekzio goiztiarrari esker, kasu arinen jarraipen ekografikoa egin daiteke, eta sarritan, berezko normaltasunez garatzen dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa