(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak gaur ekin dio Nafarroako errepideetan abiadura kontrolatzeko kanpaina intentsiboari astelehena, 2007.eko ekainak 25

Foru Trafikoko Dibisioaren agenteek gaurtik aurrera eta hurrengo igandea arte, uztailak 1, radarraren bidezko abiadura kontrolatzeko kanpaina intentsibo bat garatuko dute, gehiegizko abiadura dela eta, istripuak gertatzen diren sareko errepide nagusietan eta bigarren mailakoetan, bereziki, bide irteerak. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak gauzatuko duen kanpaina honen helburua, bida segurtasunerako arriskuak eragiten dituzten jarrerak zuzentzea da, batez ere, abiadurarekin lotutako seinaleak ez betetzearekin lotuta.


Abiadurako hiru kontrol programatu dira, goizeko eta arratsaldeko txandetan. Bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, baina ekainaren 29 ea 30ean, bost ordukoak izango dira, uztaileko oporretako irteera operazioaren eraginez, beraz, kanpainak eragin handiago izango du autopistetan eta autobietan. Horretarako, Foruzaingoak dituen zinemometro analogiko eta digital guztiak erabiliko dira, abiadura modu estatikoan zein dinamikoan neurtzeko.


Orain arte, 2007. urtean erregistratutako heriotza-istripuen tasari dagokionez, aipatu behar da bideko bost irteeretan (Tafallan, Larragan, Ziraukin, Artiedan eta Lekunberrin gertatutakoak), sei lagun hil egi direla. Gertaera horien kasua, gehiegizko abiadura (seinaleekin konparatuta) edo desegokia izan daiteke. Istripu horiek ondorio larriagoak izaten dituzte, ibilgailua erabiltzen ari ziren pertsonek ez dutenean segurtasun uhala erabiltzen Lekunberrin gertatu zen bezala. Bertan, bi pertsona hil ziren, galtzadatik atera zen ibilgailutik kanpora jaurti zirelako.


Kontrol kanpaina Berriozarren


Bestalde, aipatu behar da aurreko ostiralean amaitu zela Berriozarreko Udaltzaingoarekin batera garatu den segurtasun kontroleko kanpaina. Horren aztergaia aipatutako herriko kaleak eta udal mugartearen ondoko bideak izan dira. Goizeko eta arratsaldeko txandetan kontrolatutako hamabi kontrolen ondorioz, 303 ibilgailu/gidari kontrolatu dira, horietatik 69-k (ia %23a) administrazio bidez salatutako arau-hausteren bat aurkeztu zuen.


Hain zuzen ere, 37 erabiltzaile salatu ziren segurtasun uhalik gabe edo nahitaezko haurren euste sistemarik gabe zirkulatzeagatik, hamaika, alkoholemia positibo emateagatik, hamar, dokumentazio arazoengatik (IAT edo derrigorrezko asegururik gabe), sei, sakelako telefonoa gidatzen ari zirenean erabiltzeagatik eta bost, beste arau-hausteengatik.


Asteburu honetan zortzi atxilotu izan dira trafikoko delituengatik


Asteburu honetan zortzi gidari atxilotu dira trafiko segurtasunarekin lotutako delituak egitegatik. Hain zuzen ere, goizalde honetan, Lakuntza, Arbizuko 59 urteko biztanle bat atxilotu dute, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Patruila batek ikusi zuen maniobra irregularrak bertako kale baten egiten, eta proba egin ondoren, tasa positiboa eman zuen.


Atzo, igandean, hiru gidari atxilotu zituzten. Orkoienen, alkoholemiako prebentzio kontrol bat egiten ari zen NA-700 errepidean, Gorraitzeko 44 urteko biztanle bat atxilotu zuten. Alkoholemia zela eta, salatzeaz gain, egiaztatu zen hurrengo urteko abendura arten judizialki kendutako gida-baimenarekin gidatzen ari zela. Horregatik, zigorra haustearen delitua leporatu zaio. Cascanten, NA-3020 errepidean, 23 urteko Ribaforadako biztanle bat atxilotu zuten. Ziklomotor bat gidatzen ari zen kaskorik, lizentziarik eta asegururik gabe, eta alkoholaren eraginpean. Ibilgailua geldiarazi zuten eta atxilotua Tuterara eraman zuten. Eta Erantsusen, NA-150 errepidean, 34 urteko Antsoaineko bizilagun bat atxilotu zuten, bere ibilgailuarekin istripua izan ondoren, Patruila bat mobilizatu zuten bide irteera batean zegozkion izapideak egiteko, eta ikusi zuten gidaria mozkorra gidatzen ari zela. Etilometriako proba egokian, legearen arabera baimendutako tasa gainditu zuen.


Larunbatean bi gidari atxilotu zituzten. Azkoienen, 25 urteko Funeseko biztanle bat. Udaltzaingoak Foruzaingoaren atestatuen ekipoa eskatu zuen, gidariak, oinezkoentzako gune batetik zebilela, alkoholimetroan tasa positiboa eman zuela ikusi ondoren. Ostiral honetan Tafallako auzitegian aurkeztu beharko da. Zangozan Navarduneko (Zaragoza) 47 urteko biztanle bat atxilotu zuten, alkoholaren eraginpean gidatzen ari zenean, bertako kale batean aurkitu zutenean. Horretaz gain, aurre egitearen eta desobedientziaren delituak leporatu zizkioten, agente bati eraso egiten saiatzeagatik. Zazpi bider atxilotu izan dute delitu desberdinengatik.


Eta ostiral gauean Berriozarren bi gidari atxilotu zituzten bertako udaltzainekin egiten ari zen prebentzio kontrol batean: 51 urteko Iruñeko bat, alkoholaren eraginpean gidatzen ari zen bitartean (beste bitan atxilotu dute ere, bat alkoholemiarengatik eta beste bat lehen atxiloketaren ondorioz jarritako zigorra ez betetzeagatik), eta 33 urteko Iruñeko beste bat, kontrolera argirik gabe gerturatu gabe. Baimendutako tasa boskoiztu zuen, beraz, atxilotu eta bere ibilgailua geldiarazi zuten.


NLA-k aurreko astean, guztira, 4.765 gertakari artatu zituen


Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) aurreko astean, ekainaren 18 eta 24 artean, guztira, 4.765 gertakari artatu zituen, aurreko astean baino gutxiago (5.361 gertakari izan ziren). Jardueraren jaitsiera nabarmenena osasun motako larrialdiei dagokie, ia 400 gutxiago izan baitziren.


Azken aste honetan artatutako gertakari guztietatik, 3.140 osasun larrialdiak izan ziren, eta horietatik, 2.626 mediku larrialdiak izan ziren; 337 farmazia larrialdiak izan ziren eta 157 anbulantzien mobilizazioak izan ziren. Era berean, Foruzaingoak kudeatutako gertakariak 930 izan ziren.


Aste honetan, NLA zerbitzuek laguntza eskaini zuten 65 istripu eman ziren; horietatik, 11 lan esparrukoak izan ziren, 1 etxekoa eta 53 bidekoak. NLA-ko Su-hiltzaileen Zerbitzuak 101 laguntza eskaini zuen, horietatik 17 basoko edo nekazaritzako sute txikiak izan ziren eta 26, berriz, hiri edo industriako suteak.


Nafarroako Larrialdietako Agentziak ere askotariko beste 361 gertakari artatu zituen, besteak beste: eragozpenak zirkulazioan eta galtzaden garbiketari dagozkion abisuak (53), zaharren tele-alarmaren abisuak (63) edo tratu txarrekoei dagozkien larrialdiak (12). Gainera, NLA-k ingurumena kaltetzen zuten 38 gertakarietan eskua hartu zuen, batez ere, baztertutako animaliak (34) eta isuriak (4).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa